Antzerkia - Agertoki irekia

PUÑOS DE HARINA

Testua, zuzendaritza eta antzezpena: Jesús Torres

Arrazakeriari, homofobiari, indarkeriari eta maskulinitateari buruzko hausnarketa-istorio bat

2022ko maiatzaren 05a

«Burua irekiko balidate, boxeo-eskularru bat aurkituko nuke barruan. Ez dut beste ezertan pentsatzen. Badakit boxeoak salbatuko duela ijito hau».

Puños de harina lanak arrazakeriari, homofobiari, indarkeriari eta maskulinitateari buruzko gogoeta egiten du, boxeoaren eta ijito-kulturaren munduarekin zerikusia duten pertsonaiak protagonista diren bi istorio paraleloren bidez. Alde batetik, Johan Trollmann, Rukeli dago, Alemania naziaren garaian Hitlerri berari desafio egin zion borrokalari alemaniarra, eta, bestetik, Saul, 1980ko hamarkadako Espainia landatarrean bere identitatea babesteko borrokatu zen ijito gaztea. Biek ala biek beren arraza, kultura eta sexu-joera defendatuko dute, gizonek, baztertuak sentitzen direnean, «benetako gizonaren» kontzeptuan sartzeko ahalegina egin behar izaten duten gizarte baten aurreiritzien aurkako bizi-borroka estu batean.

Beste bakarrizketa batzuen ostean, esaterako La vida es sueño, El bululú eta La Odisea, Jesús Torresek eta El Aedo konpainiak Puños de harina pertsona bakarreko ikuskizun berri hau taularatuko dute. Antzezlanak SGAE Fundazioak ematen duen Teatroautor Expres saria jaso zuen 2019an, eta 2020ko Ikuskizun Onenaren Nazario Saria, El Foc jaialdian.


Taldea


Testua, zuzendaritza eta antzezpena: Jesús Torres
Offeko ahotsak: Eva Rodríguez, Antonio M.M. eta David Sánchez Calvo
Argiztapenaren diseinua: Jesús Díaz Cortés
Bideoeszena: Elvira Zurita
Eszenografia: Jesús Díaz Cortés, Jesús Torres
Jantziak: Mario Pinilla
Soinu-espazioa eta musika: Alberto Granados Reguilón
Koreografia: Mercé Grané
Produkzioa: El Aedo Teatro Babesleak: Europa2020, AECID Ventana programa, INAEM, Andaluziako Junta eta Madrilgo Erkidegoa

Saioak

5 - 19:30h.

Prezioa

18€ /beherapenak

Arriagaren lagunek:
% 25eko DESKONTUA.

Taldeek, gazteek, 65 urtetik gorakoek, langabetuek, familia ugariek eta % 33tik gorako desgaitasuna dutenek:
% 20eko DESKONTUA.

Azken orduko deskontua (aipaturiko kolektiboentzat, Arriagaren lagunentzat izan ezik):
% 50eko DESKONTUA

Azken orduko deskontua Arriagaren lagun gazteentzat:
% 70eko DESKONTUA.

Antzerki-alorreko profesionalek:
% 20eko DESKONTUA.

Desgaitasuna duten pertsonek gurpil-aulkia badarabilte:
% 50eko DESKONTUA (eszenaurreko palkoan eta laguntzaile batekin).
TOP