Arriaga Antzokiak denboraldi honetarako formakuntza ikastaroen artean JOSU BILBAOren eskutik “PRESENTZIA ESZENIKOA” izeneko kurtsoa proposatzen du. Doako ikastaro bat da, gehienez 20 ikasleko taldeari zuzenduta.

“Aktorea oholtzan, presentzia pertsonal eta kolektiboa, espazio pertsonala. Noiz kontatu eta erakutsi, eta noiz ez. Egon eta ez egon. Jakin zein den gure barne proiekzioa eta gure kanpo presentzia. Gorputza lan-tresna bezala. Gure entzuera eta gure erantzuna, gure ustez egiten ari garena eta benetan ikusten ari dena. Ezagutu gure dohain eta akats fisikoak, eta biak ongi baliatu.”

AKTOREENTZAT, MUSIKARIENTZAT, ABESLARIENTZAT…

“Jolastu, eta jolasean lana aurkitu”

Josu Bilbao Castillo (Getxo-1964)
Aktorea 1985etik, (www.salitreteatro.com), bere ibilbidea eta aktore izateko formakuntza bai kaleko antzerkian zein barrukoan garatu ditu, Luis Iturri, Gustavo Tambascio edo Gabriel Chamé bezalako zuzendariekin lan eginez. Eta aldi berean, ikusentzunezko sektorean ere aritu da, kastingen zuzendari moduan.

DATAK ETA ORDUTEGIA:

Azaroaren 16tik 20ra: 10:00etatik 14:30etara

IZEN-EMATEAK:

Interesa dutenek Currículum Vitae eta argazkia e-mail bitartez hurrengo helbidera bidali behar dute:

nagore@teatroarriaga.com

Eskaerak onartuko dira azaroaren 5a arte.

 


Taldea


 

Saioak

16: 10:00
17: 10:00 
18: 10:00 
19: 10:00 
20: 10:00 

TOP