Arriagan eskainiko duen emanaldi bikainari buru emateko, Martha Graham Dance Company-k 90 minutuko maisu-eskola bat eskainiko du, eta parte-hartzaileek pribilegioa izango dute Martha Grahamek sortutako hiztegi fisiko ezaguna barnetik ezagutzeko.

Denise Valek zuzendutako eskola horretan, ikasleek aukera izango dute. Grahamen berrikuntzak eta “kontrakzio eta erlaxazio” kontzeptua ulertzeko eta adierazpen fisiko paregabe horren zimenduak lantzeko. Orobat irakatsiko dira Martha Graham Dance Company-k Bilbon eskainiko duen errepertorioko esaldi koreografikoak eta mugimenduak.

Maisu-eskola hori erdi- eta goi-mailako dantzariei zuzenduta dago, baina ez da beharrezkoa aurretik Graham teknika ikasita edukitzea.

 

Denise Vale 1985ean sartu zen Martha Graham Dance Company taldean, eta dantzari nagusia izatera iritsi zen. Jokatutako paperen artean daude emakume aitzindariarena Appalachian Spring lanean, zuriz jantzitako emakumearena Diversion of Angels lanean, abesbatzako liderrarena Night Journey lanean, Cave of the Heart, laguntzailearena Herodiaden, “Steps in the Streeten” liderra 80 hamarraldiko berreraikuntzan  eta Night Cave, 1989an Martha Grahamek Vale andrearentzako sortutako balleta. Grahamek bakarka egindako lanen artean daude Lamentation, Frontier, Satyric Festival Satyric eta Serenata Morisca.

TOP