Opera

Powder her face

Lan honetan kontatzen zaigun istorioa iragan mendeko 60ko hamarkadan Ingalaterran lehertu zen eskandalu bat da.

2016ko maiatzaren 06tik 08ra

Lan honetan kontatzen zaigun istorioa iragan mendeko 60ko hamarkadan Ingalaterran lehertu zen eskandalu bat da, eta bere protagonista, berriz, Argyll dukesa, garai hartako beautiful people delakoaren kide gailenetako bat. Emakume horren infidelitateak zirela medio, senarrak arbuiatu egin zuen eta auzitara eraman, eta hortik sortutako zalaparta eguneroko bazka bihurtu zen Ingalaterrako tabloideentzat luzaroan.

Britainia Handiko prentsa horiak pozez irrintzika eman zituen ezagutzera “The dirty Duchess” (Dukesa
zikina) izengoitiz ezagutua zen emakume horren sexu-bizitzaren gorabehera lizunenak. Opera honek hizkera eta irudi esplizituak ditu.

Thomas Adès (Londres, 1971), gaur eguneko konpositore ingeles handienetako bat da. Sari eta aitorpen ugari jaso ditu, euren artean Grawemeyer Award (2000) sari ospetsua (bera izan da, gainera, sari hori gazteenik jaso duen konpositorea). Powder Her Face da Adèsek konposatutako lehen opera: Almeida Operak enkargatu zion 1995eko Cheltenhamgo jaialdirako, mundu osoan interpretatu da, eta hauxe da Espainiako Estatura datorren lehen aldia.

Ekoizpen honen eszena zuzendari Carlos Wagner-ek modu zoragarrian deskribatzen du bakardadeak zanpatutako emakume horren gorakada sozial penagarria, ikustera ematen digularik halere bere duintasun tragikoa eta nolabaiteko errukia ere agertzen duelarik haren aldera.

Olga Zhuravelek abesten du dukesaren papera, eta berarekin batera ari dira Alan Ewing, Alexander Sprague eta Heather Buck, bakoitza paper bat baino gehiago interpretatzen. Diego Martín Etxebarria da musika zuzendaria, eta 15 musikariz osatutako orkestra bat gidatzen du (klarineteak, saxofoiak, metalak, sokatresnak, soinua, harpa eta beste).

Opera honek hizkera eta irudi esplizituak ditu.

 

 

 


Taldea


Libretoa: Philip Hensher

Eszenografia eta jantziak: Conor Murphy

Argiak: Paul Keogan

Koreografia: Tom Baert

Koreografía laguntzakilea: Maitane Zalduegi

 Abeslariak:

 Alexander Sprague: tenorra

 Olga Zhuravel: soprano dramatikoa

 Alan Ewing: baxua

 Heather Buck: sopranoa

 Orkestra: BIOS

 Musika zuzendaria: Diego Martín Etxebarria

 Eszena zuzendaria: Carlos Wagner

Produkzioa: Royal Opera House - Covent Garden Foundation

 

 


Saioak

Prezioa

13-45 euro / Beherapenak

Iraupena

2 ordu 15 minutu /atsedenaldi

TOP