Laino-ekaitz baten erdian, Bernarda Albaren neskame Poncia otoitz egiten ari da Adelaren heriotzagatik. Etxea isiltasunean murgildu da. Ponciak bere buruarekin hitz egiten du, bai eta Bernarda Albarekin eta haren alabekin ere.
Luis Luquek idatzi du testua, Federico García Lorcaren obrako Ponciaren hitzetan oinarrituta. Pertsonaia sakon aztertuta, Ponciak esandakoak berreskuratu ditu Luquek, eta lan horretatik atera ditu hausnarketak, bakarrizketak eta elkarrizketak mamuekin eta itzalekin. Horrela, begirada berri bati eman dio argi, etxe horren barruan. Jatorrizko obran, zenbait gertaeraren lekuko gara, baina hemen, Poncia honetan, ez. Hemen, Adelaren suizidioak eragindako shockaren ondoren ari da Poncia hizketan. Adela hil ondoren gertatzen da dena. Ponciari mihia askatu zaio, hitzei debekatutako leku batean. Poncia suizidioaz mintzo da, askatasunaz, kulpaz, klaseaz, hezkuntzaz eta sexuaz, gaizki tratatua eta isildua izan den ahots baten indar guztiarekin. Ponciak kontuak egin nahi ditu etxe horretan bizirik gelditzen direnekin.
Taldea
Zuzendaria: Luis Luque.
Antzezlea: Lolita Flores.
Espazio eszenikoaren diseinua: Mónica Boromello.
Argiztapenaren diseinua: Paco Ariza.
Jatorrizko musikaren egilea: Luis Miguel Cobo.
Jantzien diseinua: Almudena Rodríguez Huertas.
Zuzendariaren laguntzailea: Álvaro Lizarrondo.
Produktorea: Jesús Cimarro.
Produkzioa: Teatro Español eta Pentación Espectáculos.
Saioak
Prezioa
13 - 25€ /beherapenak
Arriagaren lagunek:% 25eko DESKONTUA.
Taldeek, gazteek, 65 urtetik gorakoek, langabetuek, familia ugariek eta % 33tik gorako desgaitasuna dutenek:
% 20eko DESKONTUA.
Antzerki-alorreko profesionalek:
% 20ko DESKONTUA.
Desgaitasuna duten pertsonek gurpil-aulkia badarabilte:
% 50eko DESKONTUA (eszenaurreko palkoan eta laguntzaile batekin).
Iraupena
70 min.