Philippe Jaroussky kontratenor handiak Francesco Cavalliri (Crema, 1602ko otsailaren 14a – Venezia, 1676ko urtarrilaren 14a) eskaini dio bere disko berria, Ombra mai fu. Diskoan, musikagile italiar bikainaren obrarik zoragarrienetako batzuk biltzen dira, modu eklektikoan, eta kontratenorrak zuzenean aurkeztuko dizkigu Arriaga Antzokian. Jarousskyren lan berri honek Cavalliren hamabi opera baino gehiagotako ahots- eta instrumentu-piezak dakartza. Pieza horietako batzuk nahiko ezagunak dira, hala nola Calisto, Ercole amante, Ormindo, Giasone eta Eliogabalo, Parisen eta Amsterdamen antzeztua; baina beste batzuk bitxikeriak, hala nola Statira, principessa di Persia eta La virtù dei strali d’Amore.

Jarousskyren beraren hitzetan, «Cavallik oso zeregin garrantzitsua izan zuen opera (Monteverdik eta beste batzuek sortutako genero berria) herritarrentzako entretenimendu gisa finkatzen. Hainbat opera konposatu zituen San Cassiano antzokirako, Venezian opera eskaini zuen lehenengoa». Ombra mai fu prestatzeko, Cavalliren gordetako 37 operetako gehienen eskuizkribuak aztertu zituen Jarousskyk. «Haren musikaren aniztasun osoa eta ezaugarriak erakutsi nahi nituen. Batzuetan, zerbaitek oso sinplea dirudi, baina melodia berezi bat du, eta zapore gozo bat harmonietan. Haren operek eszena batetik bestera igarotzerakoan dituzten kontrasteak nabarmentzen ditu proiektu honek; izan ere, eszena horietan, arranguraren ondoren, umorezko elementu bat etor liteke».

Emanaldi ahaztezin honetan, Philippe Jarousskyrekin batera, Ensemble Artaserse arituko da, kontratenorrarekin maiz aritzen den taldea. Nazioartean ezaguna da, eta musika barrokoan eta antzinako musikan espezializatuta dago. 2002an Parisen lehenengo kontzertua eskaini zuenetik, Ensemble Artasersek mundu osoan izan du arrakasta.


Taldea


Contratenore: Philippe Jaroussky

Ensemle Artaserse

Saioak

19:30 

Prezioa

12 - 59 euro /beherapenak

Arriagako Lagunak: %25
Taldeak, gazteak, 65 urtetik gorakoak, langabeak, familia ugaria eta %33tik gorako desgaitasuna duten pertsonak: %20
Desgaitasuna duten pertsonak, gurpil-aulkian daudenak: %50 (eszenaurrean, palkoan eta laguntzaile bat)

TOP