Jazz Kontzertua

Perico Sambeat Flamenco Quintet

BJC Arriagan

Flamenkora egindako luxuzko hurbilketa jazz-saxofonista handienetako baten eskutik, lehen mailako boskote baten buru dela.

2020ko abenduaren 15a

OHAR GARRANTSITZUA: EMANALDIEN HASIERA-ORDU BERRIA, 19:00ean.

Kontzertua, Arriaga Antzokiaren eta Bilbaina Jazz Club elkartearen arteko lankidetzari esker

Perico Sambeat saxofonista ospetsua da munduan; izan ere, jazz-musikari garaikide handienetako bat da. Ibilbide emankorrean hogei disko baino gehiago plazaratu ditu taldeburu gisa, eta ehundik gora laguntzaile gisa. Azpimarragarriak dira beste artista handi batzuekin batera egin dituen lanak, hala nola Brad Mehldau, Kurt Rosenwinkel, Tete Montoliu, Michael Brecker, Pat Metheny eta beste askorekin.

Oraingoan, Perico boskote eran datorkigu, goi mailako musikari espainiarrak taldekide dituela. Elkarrekin, konposizio originalen errepertorioa eskainiko dute, buleria, tanguillo, alegría eta seguirillen bidez flamenkora hurbiltzeko bide berriak jorratuz. Emaitza jazz eta flamenko musiken arteko konbinazio zorrotz eta berria da.

Bilbaína Jazz Club eta Arriaga Antzokiaren arteko lankidetzari esker sortu zen «BJC Arriagan» zikloa, eta denboraldian zehar hainbat kontzertu eskaintzen ditu.

 

Logo BJC


Taldea


Saxoak: Perico Sambeat.
Pianoa: Albert Sanz.
Baxua: Miquel Álvarez.
Cajón eta batería: Sergio Martínez.
Bateria: Tico Porcar.

Saioak

15 - 19:00

Prezioa

21€

Arriagaren lagunek:
% 25eko DESKONTUA.

Taldeek, gazteek, 65 urtetik gorakoek, langabetuek, familia ugariek eta % 33tik gorako desgaitasuna dutenek:
% 20eko DESKONTUA.

Bilbaina Jazz Clubeko kideak:
14€

Desgaitasuna duten pertsonek gurpil-aulkia badarabilte:
% 50eko DESKONTUA (eszenaurreko palkoan eta laguntzaile batekin).

Iraupena

75 min.

TOP