URTE EROAK, 1920KO HAMARKADA… ARRIAGAN
XX. mendeko lehenengo hamarkadetako kamera-musikako lan onenen antologia biltzen du kontzertuak, ahots-musika eta musika instrumentala. Aldi berean, aipatzen diren musikagileek izan zuten elkarbizitza estua eta elkarrenganako miresmena erakusten du. Batzuetan sortzaile dira, beste batzuetan hartzaile. Garai hartan Paris Europaren erdigunea zen, bai arte plastikoetan, bai literaturan eta musikan ere. Hainbat herrialdetako musikagile, idazle eta margolariak elkartzen ziren Parisen, abangoardiez elikatzeko, talentuak bateratzeko eta sorkuntza-lan berriak sustatzeko. Egitarauan azaltzen diren lanak Ravelen, Stravinskiren, Fallaren eta Poulencen arteko adiskidetasunaren eta lankidetzaren erakusgarri dira. Satie, Debussy edota Fauré konpositoreen oinordeko izan ziren, eta baita horien ikasle aurreratu ere. Delage izan zen ikasle aurreratu horietako bat, eta zenbait konposizio eskaini zizkien maisuei.
Programaren oinarrian dauden gaien eta egituraren ezaugarriak ganbera-abestien trataeraren araberakoak dira. Oraingoan abestiek instrumentu-talde txikien akonpainamendua dute, eta horrek kolore-aberastasun berritzaile eta intimoa eransten die. Horri guztiari exotismoarekiko zaletasuna gehitzen zaio, Ekialde Urrunera garamatzaten Quatre Poèmes Hindous oroitarazleetan, esaterako. Lan hori Ravel maisuaren Trois Poèmes de Stéphane Mallarmé konposizioaren oinordeko leiala da. Aurrerago, Ravelen Chansons Madécasses izeneko hiru abestiek eta Poulenc gazte eta umoretsu baten Rapsodie Nègre irrigarriak Afrikara eramango gaituzte. Manuel de Fallak —musikagile frantziar horien belaunaldiak asko estimatzen zuen konpositoreak—, berriz, Psyché lan bikaina sortu zuen, Greziako mitologiako gertakaria Alhambrara trebeki eramanez, leku exotikoa hori ere. Musikako bitxi laburra da, Parisen bizi izan zen garaian barneratu zuen kutsu inpresionista frantziarra duena. Egitarauetan maiz ikusten ez diren orrialdeak dira guztiak. Gozamenerako uneak dira, konpositoreen inspiraziorik onenaren emaitza baitira.
Musikak, interpretazio-diziplina guztiek bezala, krisiek eragindako aldaketa sozial bortitzak islatzen ditu. Paradoxikoki, krisialdiek emankortasun artistiko handiko urteak dakartzate, 20ko hamarkadan, Lehen Mundu Gerra amaitzean, geratu zen moduan.
Oharra: Alejandro Arnaizek sinatutako testu baten laburpena eta egokitzapena.
EGITARAUA
Deskargatu hemen abestietako testuak
MANUEL DE FALLA
Psyché (a Mme. Louise Alvar )
Ahotsa, txirula, arpa, biolina, biola, biolontxeloa.
MAURICE RAVEL
Chansons Madécasses (a Elizabeth Sprague Coolidge)
Nahandove
Aoua
Il est doux
Ahotsa, txirula, biolontxeloa, pianoa.
MAURICE RAVEL
Introduction et Allegro
Introduction. Très lent – Allegro (a Albert Blondel)
Solo: arpa
Ensemble: txirula, klarinete, biolina I, biolina II, biola, biolontxeloa.
MAURICE DELAGE
Quatre Poèmes hindous
Madras (a Maurice Ravel)
Lahore .
Bénarès (a Florent Schmitt)
Jeypur (a Igor Stravinsky)
Ahotsa, txirulak (piccolo), oboeak (Tronpa ingelesa), klarineteak (klerinete basso), arpa, biolina I, biolina II, biola, biolontxeloa.
FRANCIS POULENC
Rapsodie Nègre (a Erik Satie)
Prélude
Ronde
Honoloulou
Pastorale
Final
Ahotsa, txirula, klarinete, biolina I, biolina II, biola, biolontxeloa, pianoa.
BIOGRAFIAK
Saioak
19 - 19:00.
Prezioa
11 - 25€ /beherapenak
Arriagaren lagunek:% 25etik % 35erainoko DESKONTUA.
Taldeek, gazteek, 65 urtetik gorakoek, langabetuek, familia ugariek eta % 33tik gorako desgaitasuna dutenek:
% 25eko DESKONTUA.
Azken orduko deskontua (aipaturiko kolektiboentzat, Arriagaren lagunentzat izan ezik):
% 50eko DESKONTUA
Azken orduko deskontua Arriagaren lagun gazteentzat:
% 70eko DESKONTUA.
Desgaitasuna duten pertsonek gurpil-aulkia badarabilte:
% 50eko DESKONTUA (eszenaurreko palkoan eta laguntzaile batekin).
Iraupena
60 min.