John Miltonek 1667an argitaratutako poema epikoak gizakiaren erorketaren tragedia kontatzen du, baita Satanen erorketarena ere. Mitonen Satanek, erromantikoek benetako heroitzat hartzen dutenak, zeruko tiraniaren aurrean matxinatzen den errebeldea sinbolizatzen du. Izan ere, gizakia erori aurretik, aingeru eroriaren historia dago. Porrot egin zuen matxinadaren eta haren ondorioen historia, gizonen eta emakumeen patua baldintzatuko zuena. Baina, honelakoak gara gure patua horrela idatzi zelako ala gure sinesmenek horrela idaztera eraman gintuztelako?
Miltonen hizkuntzaren edertasuna goresteaz gain, Paradisu galdu honek komediantearen lanbideari egindako omenaldia ere izan nahi du, hainbatetan erdeinatua, gutxietsia eta deabrutua izan baita, gauzak eraldatzeko eta urratzeko duen gaitasun liluragarria dela eta. Komedianteei ez zitzaien hirietara hurbiltzen uzten, haien lanbideak fede oneko jendea kutsatuko ote zuen beldur baitziren. Ezagutzarekiko beldurrak oso sustrai zaharrak ditu. «Jakintza bekatua al da?» esan zion sugeak emakumeari. Eta emakumeak jakintza aukeratu zuen ezjakintasunaren ordez. Baina…
Taldea
Zuzendaritza: Andrés Lima
Antzezleak: Pere Arquillué, Cristina Plazas, Lucía Juárez, Rubén de Eguia, Elena Tarrats y Laura Font
Eszenografia eta jantziak: Beatriz San Juan
Argiztapena: Valentín Álvarez (AAI)
Jatorrizko musika eta soinu-espazioa: Jaume Manresa
Karakterizazioa: Cécile Kretschmar
Bideo-sorkuntza eta postprodukzioa: Miquel Àngel Raió
Eszenografiaren eraikuntza: Pascualín Estructures
Jantzigintza: Goretti Puente
Teatre Romearen, Grec 2022 Bartzelonako Jaialdiaren eta Zentro Dramatiko Nazionalaren ekoizpena.
Saioak
25 - 19:00h.
Prezioa
13€ - 25€ /beherapenak
Arriagaren lagunek:% 25etik % 35erainoko DESKONTUA.
Taldeek, gazteek, 65 urtetik gorakoek, langabetuek, familia ugariek eta % 33tik gorako desgaitasuna dutenek:
% 25eko DESKONTUA.
Antzerki-alorreko profesionalek:
% 25eko DESKONTUA.
Azken orduko deskontua (aipaturiko kolektiboentzat, Arriagaren lagunentzat izan ezik):
% 50eko DESKONTUA
Azken orduko deskontua Arriagaren lagun gazteentzat:
% 70eko DESKONTUA.
Desgaitasuna duten pertsonek gurpil-aulkia badarabilte:
% 50eko DESKONTUA (eszenaurreko palkoan eta laguntzaile batekin).
Iraupena
100 min.