Eduard Fernandez antzerkira itzuli da “Panorama desde el puente” antzezlanarekin Eddie Carbone interpretatuz; jatorri italiarreko langile ondradua, bere ilobarenganako sentitzen duen pasio suntsitzaileak itsututa bizi dena. Neskatoa umezurtz geratu zenean adoptatu zuten emazteak eta biak. Egoera jasangaitz horrek gainditu egingo du eta, azkenean, suntsitu. Baina muntaiaren zuzendariaren hitzetan, “Eddie Carbone-k… guztia sakrifikatzea onartzen du , baita bere bizitza ere, bere buruarekin pozik sentitzeko.”.
Arthur Miller, XX. mendeko dramaturgo garrantzitsuenetakoak eta antzerki amerikarrera iraultza ekarri zuenak, besteak beste, “Saltzaile baten heriotza”, “denak seme-alaba nituen” edo “Salem-eko sorginak” obrekin, “Panorama desde el puente” obrarekin bigarren Pulitzer saria lortu zuen.
Muntaiaren zuzendaritza Georges Lavaudant-ena da, aktore eta zuzendari frantziar ezaguna, formatu handiko eszenaratze sortzaile, soil eta ikusmen handikoengatik ospetsua, mundu osoan zehar ikusi ahal izan dena.
Taldea
Testua: Arthur Miller
Itzulpena: Eduardo Mendoza
Zuzendaritza: Georges Lavaudant
Aktore-zerrenda: Eduard Fernández, Francesc Albiol, Mercé Pons, Marina Salas, Bernat Quintana, Pep Ambrós, Rafa Cruz, Sergi Vallés
Eszenografia eta jantziak: Jean-Pierre Vergier
Soinua: Jean-Louis Imbert
Produkzioa: Teatre Romea y LG Théâtre
Saioak
27. 20:00
28. 20:00
29. 18:00 eta 21:30
30. 19:00
Prezioa
8,50-25 euro / Beherapenak
Iraupena
2 ordu