Patxo Telleria aktore eta egile bilbotarrak honela aurkezten du bere azken antzezlana: “Páncreas: bertsotan idatzitako komedia garaikidea”.
“Hiru lagun. Batak premia gorria du pankreako transplante bat egiteko. Bigarrenak asmoa hartu du bere buruaz beste egiteko luza gabe, zahartzaroko hondamendiari ihes egiteko. Hirugarrenak beste biak elkarrekin biltzen ditu bigarrenari eskatzeko hil dezala bere burua eta eman diezaiola bere pankrea lehenari. Ordutik aurrera gertakariak abiadura bizian heldu dira, fisika modernoaren axioma bat beteaz: gerta daitekeen guztia, bitxia badirudi ere, goiz edo berandu gertatu egiten da”.
“Páncreas” lana iazko sasoian estreinatu zen euskaraz Antzoki honetan bertan, eta orain gaztelerazko bertsioaren estreinaldia egiten da aktore ezberdinekin eta beste zuzendari batekin, eta, bertsoz gainera!
Arriaga Antzokiak bat egiten du Fair Saturday ekimenarekin.
Hilaren 28ko “Páncreas” funtzioan bildutakoaren zati bat Médicos del Mundo erakundeari dohaintzan emango zaio.
Taldea
Páncreas. Patxo Telleria:
Zuzendaria: Juan Carlos Rubio
Eszenografia: José Luis Raymond
Argiztapena: José Manuel Guerra
Jantziak: María Luisa Engel
Jatorrizko musika: Miguel Linares
Aktoreak: Alfonso Lara (Javilo), Fernando Cayo (César) eta Santiago Ramos (Raúl)
Koprodukzioa: Concha Busto Producción y Distribución eta Centro Dramático Nacional
Saioak
26: 20:00
27: 20:00
28: 20:00
29: 19:00
Prezioa
8,50-25 euro / Beherapenekin
Iraupena
1ordu 20 minutu