Bachen musikaz gozatzea da Gabonak prestatzeko modurik onena. Arriaga antzokian entzungo dugun Weihnachtsoratorium BWV 248 lana 1734-1735 artean idatzi zuen Bachek, Leipzigeko Santo Tomas elizako liturgia-zerbitzuetarako, aurretik sortuta zituen musika-konposizioak gehituta. Kristoren jaiotza kontatzen duten sei kantata dira (kontzertu honetan hiru entzungo ditugu), eta horietako bakoitza Gabonetako ospakizun batean interpretatu zen.
Arriaga Antzokiaren ekoizpenean bat egiten dute, batetik, Calixto Bieitoren ikuspegi eszeniko intuitibo eta indartsuak eta, bestetik, Diego Martin-Etxebarria gure batutarik nazioartekoenaren musika-zuzendaritzak, Johann Sebastian Bachen Gabonetako Oratorioa eszenaratzeko —zalantzarik gabe, konpositore alemanaren lanik ezagunenetako bat da—. Izaera baikorra eta alaia nabaria da obra hori osatzen duten kantata guztietan. Amaieran, Jesusek gizateria salbatzeko borrokan izandako garaipena ospatzen da.
Taldea
BACH: Gabonetako Oratorioa, BWV 248. 1., 2. eta 3. kantatak
Zuzendaritza musikala: Diego Martín-Etxebarria
Zuzendaritza eszenikoa: Calixto Bieito
Sopranoa: Vanessa Goikoetxea
Alto: Nerea Berraondo.
Tenor eta ebangelista: Toby Spence.
Baritonoa: Jonathan McGovern.
Abesbatzak:
Coro Euskeria de la Coral de Bilbao
(+ Gaudeamus Korala)
(+Nurat Gazte Abesbatza)
Abesbatzaren zuzendaritza: Urko Sangroniz
Orkestra: Bilbao Orkestra Sinfonikoa (BOS)
PRODUCCIÓN TEATRO ARRIAGA
Saioak
22 - 19:30.
Prezioa
14 - 42€ /beherapenak
Arriagaren lagunek:% 25eko DESKONTUA.
Taldeek, gazteek, 65 urtetik gorakoek, langabetuek, familia ugariek eta % 33tik gorako desgaitasuna dutenek:
% 20ko DESKONTUA.
Azken orduko deskontua (aipaturiko kolektiboentzat, Arriagaren lagunentzat izan ezik):
% 50eko DESKONTUA
Azken orduko deskontua Arriagaren lagun gazteentzat:
% 70eko DESKONTUA.
Desgaitasuna duten pertsonek gurpil-aulkia badarabilte:
% 50eko DESKONTUA (eszenaurreko palkoan eta laguntzaile batekin).
Iraupena
90 min.