Olaeta Ballet Elkarteak SUARE ballet-ekoizpen berria aurkeztuko du. Lan horren bidez, gogoeta egin nahi dute izaki bizidunek habitatarekin duten harremanaren inguruan. Mendia, basoa… bakoitzaren bizi-baldintzak eta ingurumena abiapuntutzat hartu eta elkarri nola eragiten dioten ikusi nahi dute, giza ekintzaren eta gure habitat naturalaren arteko orekari eustea lortzeko, gure habitata zaintzeko. Zaintza horretan emakumeek zeregin garrantzitsua dute, eta hori azpimarratu nahi dute.
Gainera, taldearen tradizioari eta funtsari helduz, AMA LURRA lana eszenaratuko dute Oleta Balletsekoek. Folklorearen bidez Euskal Herrian zehar egindako ibilbidea da, balleteko pausoz pauso. Gainera, omenaldi xumea egingo diote Kepa Junkerari, eta horretarako haren musika-errepertorio zabaletik hiru lan eskainiko dituzte, adierazgarriak direlakoan.
Balleteko dantzariekin batera, lan hauek osatzeko ezinbestekoak dira Zirzira Ahots Taldea emakumeen abesbatza, Ius Pérezen zuzendaritzapean; Bilbao Sinfonietta orkestra, Iker Sanchez zuzendari dela; Josu Cámara, eta, nola ez, musikaren egile diren euskal konpositoreak. Ildo horretan, nabarmentzekoa da Xabi Kaltzadaren lana, Suare orkestrarako eta abesbatzarako moldatu baitu.
Taldea
Dantzariak: Olaeta Ballets Elkartea – Ballets Olaeta Asociación
Abesbatza: Zirzira Ahots Taldea
Abesbatzaren zuzendaria: Ius Pérez
Orkestra: Bilbao Sinfonietta
Orkestraren zuzendaria: Iker Sánchez
Parte-hartze berezia: Josu Cámara
Suare orkestrarako eta abesbatzarako moldaketa: Xabi Kaltzada
Saioak
13 - 19:00
Prezioa
12 - 25€ /beherapenak
Arriagaren lagunek:% 25eko DESKONTUA.
Taldeek, gazteek, 65 urtetik gorakoek, langabetuek, familia ugariek eta % 33tik gorako desgaitasuna dutenek:
% 25eko DESKONTUA.
Dantza profesionalek:
% 25eko DESKONTUA.
Azken orduko deskontua (aipaturiko kolektiboentzat, Arriagaren lagunentzat izan ezik):
% 50eko DESKONTUA
Azken orduko deskontua Arriagaren lagun gazteentzat:
% 70eko DESKONTUA.
Desgaitasuna duten pertsonek gurpil-aulkia badarabilte: