Fabrika ixteko protesta jendetsua ahulduta dago; Ione eta Elias baino ez dira geratzen. Baina Txarlik itxaropena ekarri du. Akordioak lortu ditu, baina baldintza batekin: berehala utzi behar dute itxialdia. Gaur egungo gizartean, borrokak badu zentzurik, ala zaharkituta geratu da? Agian, gauzak aldarrikatzea da zaharkituta geratu dena? Ustezko terroristei eta lokartutako gandhiei buruzko komedia originala.
Antzezlan honetan, lan-gatazka eta botere-galera dira ardatz. Langileak ez daude eguneratuta; dagoeneko galduta duten joko batean ari dira jokatzen. Formak, agian, ez daude desfasatuta. Beharbada, asmoak izatea da desfasatuta dagoena.
Ikuskizuna euskaraz izango da.
Taldea
Zuzendaria: Pako Revueltas.
Antzezleak: Aiora Sedano, Juanjo Otero eta Aitor Fernandino.
Eszenografia eta atrezzoa: Atx Teatroa.
Soinu-espazioa: Ruben G. Mateos.
Saioak
Prezioa
18€ /beherapenak
Arriagaren lagunek:% 25eko DESKONTUA.
Taldeek, gazteek, 65 urtetik gorakoek, langabetuek, familia ugariek eta % 33tik gorako desgaitasuna dutenek:
% 20ko DESKONTUA.
Antzerki-alorreko profesionalek:
% 20ko DESKONTUA.
Azken orduko deskontua (aipaturiko kolektiboentzat, Arriagaren lagunentzat eta taldeentzat izan ezik):
% 50eko DESKONTUA
Azken orduko deskontua Arriagaren lagun gazteentzat:
% 70eko DESKONTUA.
Desgaitasuna duten pertsonek gurpil-aulkia badarabilte:
% 50eko DESKONTUA (eszenaurreko palkoan eta laguntzaile batekin).
Iraupena
75 min.