Bernardo Atxagak 1988. urtean “Obabakoak” aurkeztu zuen, alegia, azken hamarkadetan gehien saritu den euskal eleberria. Bertan, OBABAKO unibertso literarioan barneratzen gaitu, Macondo, Yoknapatawpharekin ahaidetutako lurraldea, edo Eskualdea, non pertsonaia desberdinen istorioak gertatzen diren, besteak beste: bere gutunen bidezko amodio istorioa gogora ekartzen duen geografiako irakaslea, bakardadeari aurre egiten ikasi behar duen andereño gaztea, kalonje eta basoan galdutako haur baten arteko harremana, edo eskolako argazki zahar bat handiagotzerakoan xehetasun harrigarri bat aurkitzen duen idazlea…
Calixto Bieitok, Europako zuzendari ospetsuenetariko eta antzoki honen arduradun artistikoa, bere gain hartu du literatur lan honen arnas poetikoa eszenara eramateko erronka, alegia: nazioartean arrakasta handiena izan duen euskarazko liburua.
Bieito egokitzapen aske honetan, pertsonaiak amodioz, desioz, oroigarriz, beldurrez eta zalantzez beteriko giza pertsonaia bezala agertzen dira. Haurtzaroaren urrutiko eta antzinako mundu horretan gertatzen diren istorioak, non Freud izena ez zegokion gure hiztegiari. Mundu bat fantasiaz, ikuskizunez beteta, irudiak memoriaren gauean, eta gure izakiaren txoko ezkutuenetan gordeta.
Obabakoak konposizio poetikoa, bisuala eta fisikoa izango da, eta bertan animaliak gizakiekin eta basoak gure kideekin nahastuko dira. “Gesamtkunstwerk” txiki bat.
Antzezlana bi bertsiotan eskainiko da: euskaraz (Urriaren 18tik 21ra eta Azaroaren 28an) eta gazteleraz (Azaroaren 23tik 26ra eta Abenduaren 2an)
Ikuskisuna BBK-ren kolaborazioarekin
Taldea
Obabakoak, Bernardo Atxagarena
Bertsioa eta zuzendaritza: Calixto Bieito
Eszenografia: Susanne Gschwender
Argiztapen Diseinua: Michael Bauer
Proiekzioak: Sarah Derendinger
Jantzi diseinatzailea: Sophia Schneider
Zuzendaritza-laguntzaileak: Tim Jentzen, Lucía Astigarraga
Interpreteak:
Joseba Apaolaza
Ylenia Baglietto
Gurutze Beitia
Ainhoa Etxebarria
Miren Gaztañaga
Saioak
Gaztelaniaz
Azaroak 23, 24 eta 25. 20:00
Azaroak 26. 19:00
SAIO BERRIAK
Azaroaren 28an. 11:00. Euskeraz. Eskola saioa
Abenduaren 2an: 20:00. Gaztelaniaz
Prezioa
6,50 - 20 euro /beherapenak
Arriagako lagunek:%25Iraupena
2 ordu atsedenik gabe