Felip Pedrell musikologo eta konpositore handia Maisuen Maisu aintzatespenarekin igaro da musikaren historiara. Espainiako musika-tradizionalismoa berreskuratzeaz gain, Europako korronte garrantzitsuekin nahasi zuen. Haren dizipulu guztiek, Granadosek, Fallak, Albénizek, Lamote de Grignonek eta abarrek, ia salbuespenik gabe, Parisen eman zuten denbora bat, Tortosako konpositoreak gomendatuta. Senaren hiriburuan urte batzuk ikasten eman ondoren, musika-estetiken eraginez eta hizkuntza ezagutzen zutenez, haietako asko «chansonak» konposatzera ausartu ziren. Hain da handia eta ezezaguna konpositore espainiarren abesti frantsesen errepertorioa, ezen material horrekin hainbat errezitaldi egin baitaitezke. Núria Rial ospetsuak, nazioarteko artista handiak, Pedrellen dizipulu batzuen «melodien» aukeraketa bikaina egin du, baina baita, besteak beste, Rodrigo, Montsalvatge, Mompou, Guridi, Sorozabal, Aita Donostia, Pau Casals, Chapí eta Padilla konpositoreen «melodien» aukeraketa bikaina ere. Zalantzarik gabe, joan-etorriko musika-jaia da.


Taldea


Sopranoa: Núria Rial.
Pianoa: Rubén Fdez. Aguirre.

Saioak

18/06/2025 19:30

Prezioa

16€ /beherapenak

Arriagaren lagunek:
% 25eko DESKONTUA.

Taldeek, gazteek, 65 urtetik gorakoek, langabetuek, familia ugariek eta % 33tik gorako desgaitasuna dutenek:
% 20ko DESKONTUA.

Desgaitasuna duten pertsonek gurpil-aulkia badarabilte:
% 50eko DESKONTUA (laguntzaile batekin).
TOP