Ikuskizuna bertan behera
SARREREN ZENBATEKOAREN ITZULTZEA
Bertan behera geratutako ikuskizunetarako eskuratutako sarreren dirua berreskuratzeko, honela egingo da:
Sarrerak Internet bidez erosi badira, haien zenbatekoa automatikoki itzuliko da, ordainketa egiteko erabili zen finantza-txartela berberaren bidez ordainduta. Itzulketen bolumen handia dela eta, pazientzia eskatzen dugu.
Sarrerak antzokiko leihatiletan erosi badira, sarrerengatik ordaindutakoa itzuli egingo da ixtera bukatu eta gero, ohiko ordutegiaren barruan.
INFORMAZIO GEHIAGO
Arriaga Antzokiarekin harremanetan jarri zaitezke Informazio Bulegoan. Astelehenetik ostiralera, goizez 11:00tik 14:00etara eta arratsaldez 17:00etatik 20:00etara.:
- Telefonoz: 94 479 20 36
- E-maila bidez: informacion@teatroarriaga.eus
Arriaga Antzokiak berriz ere Noa artista internazionalaren bisita izango du, «Letters To Bach» izeneko proiektu berezia aurkezteko datorrena. Abeslariak letra jarri die, ingelesez zein hebreeraz, Johann Sebastian Bach ospetsuaren 12 konposiziori lan berri honetan. Hauei bere ahotsak ematen dien kolore ederrak polifonia bikainarekin bat egiten du.
Aspalditik Noaren kolaboratzaile zintzoa den Gil Dorrek proiektu honetan zenbait gitarra moldaketa egin ditu, honekin hizkuntza, genero eta erlijio hesiak hautsi nahirik eta bikaintasun musikal, begirune eta poztasun zubia eraikitzeko asmoz, J. S. Bachen itzalpean
Taldea
Ahotsa eta perkusioa: Noa
Gitarra eta ahotsa: Gil Dor
Perkusioa eta ahotsa: Gadi seri
Baxua: Or Lubianiker
Saioak
19:30
Prezioa
13,50 a-35€ /beherapenak
Arriaga lagunak: %20ko deskontua.Gurpil-aulkian dauden pertsona desgaituak: %50eko deskontua (eszenaurrean, palkoan eta lagun batekin).
Iraupena
90 minutu buruz