“La casa de Bernarda Alba” lanean elkarrekin gatazkan ageri dira askatasun nahia (Adela) eta autoritate printzipioa (Bernarda Alba). Baina Pepe el Romano konkistarekin erdiesten da askatasuna. Izan ere, iragan mendearen bigarren erdian emakume asko askatu ziren gurasoen uztarripetik senar eta haurdunaldiaren bitartez. Askatasun faltsua halere, autoritate berri bati kateatu zitzaizkiolako (senarra, eta kasu honetan, aitagaia). Horra lehen paradoxa.

Adelaren benetako askatasun-ekintza da bere buruaz beste egitea sasi-askatasun horri uko egiteko. Eta hortxe dugu bigarren paradoxa: Bernardak –autoritateak– ematen diola Adelaren arimari benetako askatasuna. Bi paradoxa horietan biltzen da García Lorcaren klasiko honen indar agorrezin eta iraultzailea

Moldaketa librean taularatzen da oraingoan, bere buru Eusebio Poncela daukan aktore talde batekin eta Igor Yebraren parte-hartzearekin, besteak beste. Testuko gogoeta eta emozioekin solastatzeko proposamena.


Taldea


García Lorcaren “La casa de Bernarda Alba” obran oinarritua
Moldaketa: José Manuel Mora
Zuzendaritza eta koreografia: Carlota Ferrer
Aktoreak: 
Eusebio Poncela, Oscar de la Fuente, Igor Yebra, Carlota Ferrer, David Luque, Julia de Castro, Carlos Beluga, Arturo Parrilla Diego Garrido

Saioak

Apirilak 21. 20:00 

Apirilak 22. 19:00 

Prezioa

8,50 - 24 euro /beherapenak

Arriagako lagunek: %25etik %35era

Iraupena

2 ordu

TOP