Neomak orain arte ezarritakoarekin haustera dator, tradiziotik datozen kontu zaharrak, kanta berri bilakatu eta zuen barrenak astintzera dator. Zazpi emakumeren ahotsak, sorginkeriaz betetako doinuak, pandero eta dantzak. Tradiziotik edaten duen proposamen artistikoa, baina irakurketa garaikidea eta taularatze berritzailean.
Txikitatik musikan jardun duten sortzaileak dira. Aurrez Kepa Junkerarekin “Sorginak” izenpean ibiliak, orain euren proiektu propioa martxan jarri dute.
Taldearen izen bera (Neomak) aukeratu du taldeak euren estreinako lanari izena emateko, grezieraz “ilargi berriak” esan nahi duen hitza. Soinu organikoak teknologia berriekin naturaltasunez nahasten dituzte. Aske, nahi dutena sortuz eta erakutsiz, trikitixa tradizionala elektronikaz busti dute, entzulea dantzan jartzeko asmoz.
Kontzertu soil bat ez ezik, ikuskizun osatu bat eta zentzumen guztiak piztuko dituen esperientzia bereizgarria ere izango da.
Taldea
Amets Ormaetxea Ezpeleta.
Leire Etxezarreta Learreta.
Irati Gutierrez Artetxe.
Garazi Otaegi Lasarte.
Maria Lasa Hilario.
Alaitz Eskudero Unanue.
Eneritz Aulestia Mutiozabal.
Saioak
Prezioa
18€ /beherapenak
Arriagaren lagunek:% 20ko DESKONTUA.
Lorazaina: Loraldia.eus:
15 €
Antzerki-alorreko profesionalek:
% 20ko DESKONTUA.
Desgaitasuna duten pertsonek gurpil-aulkia badarabilte:
% 50eko DESKONTUA (laguntzaile batekin).
Iraupena
75 min.