Sarri entzuten ez den abesti-errepertorioa izango dugu entzungai erbestearen eta desterruaren gaiak ardatz nagusitzat dituen emanaldian. Naroa Intxaustik eta Aurelio Viribayk Gerra Zibilaren ostean atzerrialdia pairatu zuten musikagileen lanak eskainiko dituzte, hala nola Salvador Bacarisse, Julián Bautista, Gustavo Pittaluga eta María Rodrigo konpositoreek sortutakoak, bai eta «barneko atzerriratzea» pairatu zuen Fernando Remacharenak ere. Era berean, deserriratzeak eragiten duen minaren gaiari heldu dioten beste konpositore batzuen piezak ere entzungo ditugu.
Salvador Bacarisse (1898-1963), Julián Bautista (1901-1961), Gustavo Pittaluga (1906-1975), Fernando Remacha (1898-1984), María Rodrigo (1888-1967), Joan Maria Thomàs (1896-1966) eta beste konpositore batzuen abestiak.
Taldea
Pianoa: Aurelio Viribay.
Saioak
Prezioa
15€ /beherapenak
Arriagaren lagunek:% 25eko DESKONTUA.
Taldeek, gazteek, 65 urtetik gorakoek, langabetuek, familia ugariek eta % 33tik gorako desgaitasuna dutenek:
% 20ko DESKONTUA.
Desgaitasuna duten pertsonek gurpil-aulkia badarabilte:
% 50eko DESKONTUA (laguntzaile batekin).
Iraupena
80 min.