Espectáculo en colaboración con la Bilbao Orkestra Sinfonikoa (BOS)
Bere 250 urte baino gehiagoko historiaren ondoren, harizko laukoteak konposatzaileen multzo fetitxea izaten jarraitzen du. Bakarra balira bezala entzuten diren eta arnasa hartzen duten lau ahots, organo baten erregistroak bezala, askotarikoak baina musikazko borondate bakarrera lotuta. Organoa da, hain zuzen ere, Jesus Guridiren, gure konposatzaile handienetako baten, musika-tresna.
Harizko laukote biek, bere musika unibertsal bilakatzen duten ezaugarri guztiak dituzte: euskal izaerako musika tradizionalean daude inspiratuta, melodiaren aurreko gustu bikaina eta aberastasun armonikoa dute. 1934an idatzi zuen eta, armoniari dagokionez, Ravel onena gogora ekartzen digun izaera modal markatua duen lehenengoa Sociedad Filarmónican estreinatu zuen Belgikako Pro Arte laukote ezagunak. 1949an idatzi zuen bigarrenak Musikaren Sari Nazionala jaso zuen, eta harizko laukoteen errepertorioko ezinbesteko lana da.
Egitaraua
1. Koartetoa Sol Maiorrean
I. Allegro 8:30
II. Vivace 4:20
III. Adagio non troppo lento 5:00
IV. Allegro 4:40
2. Koartetoa la minorrean
I. Allegro moderato 8:30
II. Adagio sostenuto 8:20
III. Prestissimo 7:30
IV. Vivace non troppo 7:10
Taldea
Cuarteto nº 1 en Sol mayor
Interpreteak:
Bilboko Orkestra Sinfonikoaren Hari Laukotea
Bibolina: Pablo Val
Bibolina: María Díaz-Caneja
Biola: Asier Arabolaza
Biolontxeloa: Diego Val
Cuarteto nº 2 en La menor
Interpreteak:
Bilboko Orkestra Sinfonikoaren Hari Laukotea
Bibolina: David García
Bibolina: Claudia Bak
Biola: Isabel Aragón
Biolontxeloa: Ignacio Araque
Saioak
19:30
Prezioa
15€
Arriaga lagunak eta kolektiboak: 12€
3 ikuskizunetarako ABONUA: 30€
Iraupena
60 min.