“Euskara, Euskal Herria, agian, zaharregia, txikiegia dela gaur egungo garaietarako, baina azken finean, euskaldunok munduari begiratzeko modu jakin bat eskeintzen dugu, bizitzeko eta sentitzeko modu bat” dio Kirmen Uribe idazleak.
New Yorken hasi zen bidaia artistikoa orain dela 20 urte. Sagar Handia euskaraz mintzo zen bost sortzaile garaikideren eskutik. Euskal kulturaren hainbat eremutan lanean ari ziren: poesian, kantagintzan, zineman, rock alternatiboan eta ilustrazioan. Bi hamarkada igaro dira Kirmen Uribe, Mikel Urdangarin, Rafa Rueda, Bingen Mendizabal eta Mikel Valverde batu zirela eta “Zaharregia, txikiegia agian” kontzertuak eta disko-liburua
plazaratu zirenetik.
Itzuli dira. “Mundua begiratzeko modu bat” gaurkotu dute. Diziplina artistiko uztartze zirraragarria berriro eszenan izango da. Kirmen Uriberen poemak, Mikel Urdangarin eta Rafa Ruedaren kanta eta musikak eta Mikel Valverderen irudiak. Tamalez, Bingen Mendizabalek ezin izango du gurekin ospatzeko.
“Ez onena agian, ez ederrena agian” kantatuko diote gure hizkuntzari eta eguneratuko dugu sormenaren konpromisoa. Mugarri bat izan zena mugarri izatera dator, berriro ere.
Taldea
Ahotsa eta gitarra akustikoa: Mikel Urdangarin.
Ahotsa eta guitarra elektrikoa: Rafa Rueda.
Kontrabacua: Jon Cañaveras.
Ilustrazioak: Mikel Valverde.
Arte bisualak: Alphax.
Saioak
Prezioa
18€ /beherapenak
Arriagaren lagunek:% 20ko DESKONTUA.
Lorazaina: Loraldia.eus:
15 €
Antzerki-alorreko profesionalek:
% 20ko DESKONTUA.
Desgaitasuna duten pertsonek gurpil-aulkia badarabilte:
% 50eko DESKONTUA (laguntzaile batekin).
Iraupena
90 min.