Café La Tranquilidad, Paraleloaren etorbidea, Bartzelona, 1920ko hamarkada. Eskale batek txanpon bat eskatzen dio gizon bati. Gizonak pistola bat ateratzen du jakatik, eskuan jartzen dio eskaleari eta honela esaten dio: “Zoaz banketxe batera, eta hartu behar duzuna. Zeurea da”. Musika entzuten da. Horrela hasten da kontakizuna.

Eta iritsiko dira landako nahiz hiriko borrokak, gerra eta gerra osteko gerra, antifrankismoa, diktaduraren amaiera, alderdi sozialistaren garaipena, langile mugimenduaren amaiera… eta berriro betiko borrokak, baina orain bestelako mundu batean. Hori guztia kontatzeko, pertsonaia historikoak izango dira, vaina baita pertsonaia anonimoak ere, oso hurbilekoak: gure aitona-amonak, gure gurasoak, gu geu. Eta hori guztia komedia musikalaren formatuan.


Taldea


Testua eta zuzendaritza: Alberto San Juan

Antzezleak: Luis Bermejo, Lola Botello, Pilar Gómez, Alberto San Juan

Zuzendariaren laguntzailea: Ana Belén Santiago

Musika: Santiago Auserón

Argiztapena: Raúl Baena

Soinu espazioa: Adrián Foulkes

Jantziak eta gune eszenikoa: Beatriz San Juan

Ekoizpena: Teatro Español

Produkzioa viran: Teatro del Barrio

Saioak

19:30 

Prezioa

8,50 - 25 euro /beherapenak

Arriagako Lagunak: %25etik %35era bitarte
Taldeak, gazteak, 65 urtetik gorakoak, langabeak, familia ugaria eta %33tik gorako desgaitasuna duten pertsonak: %25
Antzerkiko profesionalak: %25
Azken orduko deskontua (aurreko taldeentzat, Arriagako Lagunak izan ezik): %50
Azken orduko deskontua Arriagako Lagun Gaztearentzat: %70
Desgaitasuna duten pertsonak, gurpil-aulkian daudenak: %50 (eszenaurrean, palkoan eta laguntzaile bat)

Iraupena

Ordu 1 eta 30 minutu

TOP