Antzerkia

MUERTE DE UN VIAJANTE

Arthur Miller

Anbizioa, ametsak, frustrazioak, kapitalismoa… Arthur Millerren betiereko obra, Imanol Arias buru duen antzezle-multzo batekin.

2022ko ekainaren 08tik 11ra

Rubén Szuchmacher, nazioarteko agertokiko maisurik handienetako bat, Arthur Millerren Muerte de un viajante lanaren muntaketa berri honetako zuzendaria da eta Imanol Arias dugu obrako antzezleen buru.

Willy Loman saltzailea da, eta enpresari eskaini dizkio bere ahalegin osoa eta ibilbide profesionala. Helburu bat baino ez du Lomanek: bere familiari —emazteari eta bi semeei— bizitza hobea ematea. Semeek izugarri maite dute, eta berak arrakasta lortzeko eta eskala sozialean gora egiteko anbizioa izaten irakatsi nahi die. Langile nekaezina, orain, hirurogeita hiru urterekin, atsedenik gabeko bizitza baten ondoren nekatuta eta akituta, enpresan duen posizioa kolokan ikusten du. Lehen baino gutxiago saltzen ari da, eta nabarmen jaitsi da bere produktibitatea; hori dela eta, enpresako nagusiekin duen harremana jasanezina da. Emaztearekin ere arazoak ditu, eta semeekin duen harremanak sekretu zahar bat ezkutatzen du; sekretu horrek erresuminez betetzen ditu semeak, eta familiaren egonkortasuna mehatxatzen du. Horren guztiaren ondorioz, saltzailea depresio- eta autosuntsiketa-kiribil batean sartzen da, eta, egoera horretan, emazte bihozbera du laguntza bakarra; emaztea da, dirudienez, hura ulertzen duen bakarra.

Egoera korapilatu eta ametsak desagertu ahala, amaiera tragiko baterantz abiatzen da dena; horretara jotzen du saltzaileak halabeharrez, garaituta. Kapitalismo basati baten krudeltasuna —gizakiaren balioa ekoizteko duen ahalmenarekin soilik lotzen baitu—, bete gabeko ametsek eragindako frustrazioa, gurasoek eta seme-alabek elkarri maitasuna adierazteko duten ezintasuna, bikote-harreman konplexuak, eta arrakasta lortzeko eta besteek onartua izateko beharra. Horiexek dira dramaturgia garaikideko maisulan honen ardatzak. Gizakiari buruzko hausnarketa latza, klasiko guztiak bezala, idatzi zen garaian, pasa den mendearen erdialdean, bezain egungoa da orain.


Taldea


Zuzendaria: Rubén Szuchmacher.
Antzezleak: Imanol Arias, Cristina de Inza, Jon Arias, Carlos Serrano- Clark, Miguel Uribe, Fran Calvo, Virginia Flores.
Bertsioa/Egokitzapena: Natalio Grueso.
Eszenografiaren diseinua/Jantziak: Jorge Hugo Ferrari.
Argiztapenaren diseinua: Felipe Ramos.
Ekoizleak: José Velasco eta Okapi Producciones.

Saioak

8 - 19:30h.
9 - 19:30h.
10 - 19:30h.
11 - 19:00h.

Prezioa

12 - 25€ /beherapenak

Arriagaren lagunek:
% 25eko DESKONTUA.

Taldeek, gazteek, 65 urtetik gorakoek, langabetuek, familia ugariek eta % 33tik gorako desgaitasuna dutenek:
% 20eko DESKONTUA.

Antzerki-alorreko profesionalek:
% 20ko DESKONTUA.

Desgaitasuna duten pertsonek gurpil-aulkia badarabilte:
% 50eko DESKONTUA (eszenaurreko palkoan eta laguntzaile batekin).


Iraupena

120 min.

TOP