Clément Hervieu-Léger-ek eta “Les Arts Florissantes” taldeko zuzendari William Christie musikariak -Bilbon ongi ezagunak direnak- sustatutako ekoizpen berezi honek aukera eman nahi dio ikusleari komedia-baleta izango litzatekeena dastatzeko, eta horregatik hain zuen taxutu da proiektu hau ez opera bat bezala, baizik eta benetako antzezlan baten antzera.
Komedia-baleta izeneko ikuskizun mota Molière idazleak, Lully musikariak eta Pierre Beauchamp koreografoak asmatu zuten XVII. mendeko Frantzian, eta elkarrekin nahasten ditu ekintza bakar bat, dantza, musika eta antzerkia. Gaur gure oholtzan eskaintzen dizueguna 1669an estreinatu zen Chamborden eta oso gutxitan taularatu da gure denboran.
Pourceaugnac Limogestik heldu da Julierekin ezkontzeko, baina Julieren amoranteak bazternahasle batzuk kontratatu ditu senargai hori tronpa dezaten eta hitzartua duen ezkontza zapuztu dadin.
Era guztietako segadetan erori delarik, azkenean Pourceaugnac probintzia-kume errukarriak ez du izango beste aterabiderik Paristik emakume jantzirik ihes egitea baino.
Taldea
Monsieur de Pourceaugnac
Antzerkia-Musika
Testua: Moliére
Musika: Lully
Eszena zuzendaria: Clément Hervieu-Léger
Musika zuzendaria: William Christie
Les Arts Florissants eko musikariak:
Eszenografia: Aurélie Maestre
Jantziak: de Vivaise
Argiak: Bertrand Couderc
Antzezleak
Ewin Aros, Cyril Costanzo, Claire Debono, Stéphane Facco, Matthieu Lécroart, Juliette Léger, Anne Loiret, Gilles Privat, Guillaume Ravoire, Daniel San Pedro, Alain Trétout:
Produkzioa: C.I.C.T. / Théâtre des Bouffes du Nord
Saioak
Prezioa
12-42 euro / Beherapenekin
Iraupena
1 ordu 45 minutu