Ikuskizuna bertan behera
SARREREN ZENBATEKOAREN ITZULTZEA
Bertan behera geratutako ikuskizunetarako eskuratutako sarreren dirua berreskuratzeko, honela egingo da:
Sarrerak Internet bidez erosi badira, haien zenbatekoa automatikoki itzuliko da, ordainketa egiteko erabili zen finantza-txartela berberaren bidez ordainduta. Itzulketen bolumen handia dela eta, pazientzia eskatzen dugu.
Sarrerak antzokiko leihatiletan erosi badira, sarrerengatik ordaindutakoa itzuli egingo da ixtera bukatu eta gero, ohiko ordutegiaren barruan.
INFORMAZIO GEHIAGO
Arriaga Antzokiarekin harremanetan jarri zaitezke Informazio Bulegoan. Astelehenetik ostiralera, goizez 11:00tik 14:00etara eta arratsaldez 17:00etatik 20:00etara.:
- Telefonoz: 94 479 20 36
- E-maila bidez: informacion@teatroarriaga.eus
130.urteurrenaren denboraldiari amaiera emateko, Arriaga Antzokiak behar bezala ospatu nahi du Ludwig van Beethoven konpositore paregabearen jaiotzaren 250. urtemuga, bere obra onenetakoa den “Missa Solemnis” kontzertu eran eskainiz.
Ludwig van Beethovenek 1819 eta 1823 urte bitartean konposatu zuen “Missa solemnis en re mayor, op. 123”. Bere “Novena sinfonía” lan ospetsuarekin ia batera idatzi zuen lana mezako bere bigarren moldaketa izan zen. Obra Austriako Rudolg Artxidukeari eskaini zion, Olomouc-eko artzapezpiku izendatua garai hartan.
Arriaga Antzokiaren produkzio berria
Taldea
Solistak
Soprano: Vanessa Goikoetxea
Mezzosoprano: Carol García
Tenorea: Mikeldi Atxalandabaso
Baritono: José Antonio López
Koruak: Bilboko Koral Elkartea eta Bilboko Opera Korua
Koruak zuzendaria: Enrique Azurza
Orkestra: Bilbao Orkestra Sinfonikoa (BOS)
Musika zuzendaria: Erik Nielsen
Arriaga Antzokiaren produkzio berria
Saioak
19:30
Prezioa
14-42 € /beherapenak
Arriaga lagunak: %25eko deskontua.Taldeak, gazteak, 65 urtetik gorakoak, langabetuak, familia ugarikoak eta %33ko desgaitasuna baino altuagoa dutenak: %20ko deskontua.
Azken orduko deskontua (lehen aipaturiko taldeentzat, Arriaga lagunentzat izan ezik): %50eko deskontua.
Azken orduko deskontua Arriaga lagun gaztearentzat: %70eko deskontua.
Gurpil-aulkian dauden pertsona desgaituak: %50eko deskontua (eszenaurrean, palkoan eta lagun batekin).