MISSA SOLEMNIS
Beethovenen maisulana, mendeak daramatzana entzuleak eta musikariak inspiratzen bere edertasun eta ahalmen emozionalarekin.
Bilbao Orkestra Sinfonikoa, Bilboko Koral Elkartea eta Iruñeko Orfeoia Nuno Coelho maisuaren zuzendaritzapean elkartu dira, maisulan monumental hori aurkezteko. Kristau-liturgiarako egina izan arren, lanak gainditu egiten esparru erlijiosoa, eta gai unibertsalak jorratu: errukia eta erredentzioa. Lanean zehar, Beethovenek emozio-sorta zabala esploratzen du, solemnitatetik eta kontenplaziotik hasi eta asalduraraino eta ospakizuneraino. Horri esker, lanak sakontasun emozional aparta du. Interpreteentzat erabat desafiatzaileak diren zatiak daude: nota eutsien tentsioa koruan, kontraste dinamikoak eta tematikoak, orkestra-idazketaren birtuosismoa… Hori dela eta, Missa Solemnisek musika sinfonikoaren erreferente izaten jarraitzen du, eta mendeetan zehar entzuleak eta musikariak inspiratu ditu bere edertasun eta ahalmen emozionalarekin.
Taldea
Antzezleak: Miren Urbieta-Vega, Nerea Berraondo, Michael Porter, David Menéndez
Orkestra: Bilbao Orkestra Sinfonikoa (BOS).
Abesbatza:
Bilboko Koral Elkartea
Zuzendaria: Enrique Azurza.
Iruñeko Orfeoia
Zuzendaria: Igor Ijurra.
Produkzioa: Arriaga Antzokia.
Saioak
Prezioa
21-42€ /beherapenak
Arriagaren lagunek:% 25etik % 35erako DESKONTUA.
Taldeek, gazteek, 65 urtetik gorakoek, langabetuek, familia ugariek eta % 33tik gorako desgaitasuna dutenek:
% 25eko DESKONTUA.
Gazte-kupoa::
sarrerak 5 €-an (kupo mugatua*)
Azken orduko deskontua (aipaturiko kolektiboentzat, Arriagaren lagunentzat eta taldeentzat izan ezik):
% 50eko DESKONTUA
Azken orduko deskontua Arriagaren lagun gazteentzat:
% 70eko DESKONTUA.
Desgaitasuna duten pertsonek gurpil-aulkia badarabilte: