Miss Karaoke-k abesti bat kantatzeko enkargua jaso du, eta urduritzen hasia da. Zer kantatuko du Ebento Handian, Antolatzaile Handiaren enkarguz, Jende Guztiaren aurrean? Are gehiago, zein hizkuntza aukeratuko du? Gutxiengo gutxitu, gehiengo gutxitu, gutxiengo gehiengotu edo gehiengo gehiengotuagotuentzat kantatuko du?
«Zerk definitzen zaitu?», «Identitatea aukeratu egiten da, edo identitateak aukeratzen zaitu zu?». Era horretako galderei erantzuna bilatuko die Miss Karaokek, bere barne ahotsekin talkan. Umorea, absurdoa eta perfomance arima uztartzen dira eszena-lan honen taularatzean.
Miss Karaoke antzezlanaren oinarrian dagoen testua Oier Guillanek idatzi zuen DSS2016-ek bultzatutako «Dramaturgia berriak» deialdiaren baitan, eta Gasteizko Principal Antzokiak ekoiztu du, Arriaga eta Victoria Eugenia antzokiekin elkarlanean.
Taldea
Aktoreak: Javier Fernandez, Unai Lopez de Armentia, Marina Suarez Ortiz de Zarate, Iñaki Ziarrusta
Testua: Oier Guillan
Dramaturgia: Metrokoadroka eta aktore taldea
Zuzendaritza artistikoa: Oier Guillan, Javi Barandiaran eta Metrokoadroka
Kartela eta estetika orokorra: Idoia Beratarbide
Jantziak eta eszenografia: Idoia Beratarbide & Maria de Bernardo (Marodi sorkuntzak)
Argiztapena: David Alcorta
Bideoa eta teaserra: Zazpi t’erdi
Ekoizpen koordinatzailea: Edu Hernando
Ekoizpen laguntzailea: Joseba Roldan
Ekoizpena: Vitoria-Gasteizko Principal antzokia; Donostiako Victoria Eugenia antzokia eta Bilboko Arriaga antzokiarekin elkarlanean, DSS2016-k bultzatutako «Dramaturgia
berriak» ekimenaren baitan
Laguntzaileak: Errenteriako Niessen Kulturgunea, Baratza Aretoa, Garaion Sorgingunea
Saioak
20:00
Prezioa
18 euro /beherapenak
Arriagako lagunek: 13 euro