Antzerkia - Agertoki irekia

MIÑAN

Artedrama

«Ibrahimaren historiak ezin hobeki laburbiltzen du migratzaileen odisea». Amets Arzallus

2024ko urriaren 24tik 26ra

Ibrahima Balde Ginean jaio zen; baina, egun batean, amaren deiak etxea uztera behartu zuen, anaia txikiaren bila Europara joateko. Basamortua zeharkatu zuen, eta polizia, bahitzaile, mugalari eta abarrekin gurutzatu zen zeharkaldian. Afrikatik Europarako ibilbidean minak, egarriak eta goseak sorturiko sufrimendua ezagutu zuen.

Miñan (anaiatxoa) Ibrahima Balderen bizitzaren kronika da, Amets Arzallusek lehen pertsonan kontatua eta Artedramak antzerkira egokitua.

Ikuskizuna euskaraz.


Taldea


Egileak: Ibrahima Balde eta Amets Arzallus.
Moldaketa: Timberlake Wertenbaker.
Zuzendaritza: Ander Lipus.
Aktoreen zuzendaritza: Manex Fuchs.
Antzezleak: Ander Lipus, Sambou Diaby, Eihara Irazusta eta Mikel Kaye.
Argiztapenaren diseinua: Oier Ituarte.
Eszenografiaren diseinua: Jose Pablo Arriaga.
Musika: Aitor Agiriano (Toro).
Jantzien diseinua: Ikerne Giménez.
Koreografia: Philippe Ducou.

Lankidetza: Arriaga Antzokia
ESTREINALDIA Arriaga Antzokian

Saioak

24/10/2024 12:00 eskolentzako emanaldia
25/10/2024 19:30
26/10/2024 19:00

Prezioa

18€ /beherapenak

Arriagaren lagunek:
% 25eko DESKONTUA.

Taldeek, gazteek, 65 urtetik gorakoek, langabetuek, familia ugariek, antzerkiko profesionalak eta % 33tik gorako desgaitasuna dutenek:
% 20ko DESKONTUA.

Gazte-kupoa:
sarrerak 5 €-an (kupo mugatua*)

Azken orduko deskontua (aipaturiko kolektiboentzat, Arriagaren lagunentzat eta taldeentzat izan ezik):
% 50eko DESKONTUA

Azken orduko deskontua Arriagaren lagun gazteentzat:
% 70eko DESKONTUA.

Desgaitasuna duten pertsonek gurpil-aulkia badarabilte:
% 50eko DESKONTUA (laguntzaile batekin).

Iraupena

90 min.

TOP