Kontzertuak

MILA ESKER, JONAN ORDORIKA

LORALDIA FESTIBALA

Soinu teknikari bati omenaldia, eta ezinbesteko ogibideari.

2025ko martxoaren 12a
Kontzertu honetarako sarrerak abenduaren 18an egongo dira salgai.

Jonan Ordorika iazko udan joan zitzaigun bat-batean. Kolpe latza izan zen euskal musikagintzan. Musikazale amorratua eta Euskal Herrian izan den soinu teknikari emakorren eta maitatuenetako bat zen. Agertokietan nahiz estudioko mahaian langile porrokatua eta kontaezinak dira berarekin lan egin duten musikariak. Azkarate herrian Argiñenea baserrian zuen grabazio-estudioa. 1991. urtean Angel Katarainekin eta Amaia Apaolazarekin batera zabaldu zuten aipatutako grabazio-estudioa.

Itzalpean lan egiten zuen sortzaile apala izan da baina ezinbestekoa euskal musikagintzako hainbat ekoizpenen kalitatea ontzeko. Bere ekimenaz, 2014an, Lou Reeden kantak euskarara ekarri zituzten hainbat musikarik, Mila Esker izeneko lanean. Iparamerikar sortzailearen bisitaldia ere izan genuen Ordorikaren eskutik.

Loraldian sarritan izan dugu lanean Ruper Ordorikaren anaia soinua bideratzen. Aitorpena merezi zuen eta hona hemen prestatu dugun ikuskizun handia. Bertan hamaika musikari lagun batuko dira eszenan. Ikuskari honekin lanbide berean aritzen diren euskal beste soinu teknikariak ere omendu nahi ditugu.


Taldea


Interpretatzaileak: Hiru Truku, Anari, Mice-Miren Narbaiza, Rafa Rueda, Joseba Tapia…

Saioak

12/03/2025 19:30 h.

Prezioa

20€ /beherapenak

Arriagaren lagunek:
% 20eko DESKONTUA.

Lorazaina: Loraldia.eus erosketa:
16€.

Taldeek, gazteek, 65 urtetik gorakoek, langabetuek, familia ugariek eta % 33tik gorako desgaitasuna dutenek:
% 20ko DESKONTUA.

Desgaitasuna duten pertsonek gurpil-aulkia badarabilte:
% 50eko DESKONTUA (laguntzaile batekin).
TOP