Ikuskizuna bertan behera

SARREREN ZENBATEKOAREN ITZULTZEA

Bertan behera geratutako ikuskizunetarako eskuratutako sarreren dirua berreskuratzeko, honela egingo da:

Sarrerak Internet bidez erosi badira, haien zenbatekoa automatikoki itzuliko da, ordainketa egiteko erabili zen finantza-txartela berberaren bidez ordainduta. Itzulketen bolumen handia dela eta, pazientzia eskatzen dugu.

Sarrerak antzokiko leihatiletan erosi badira, sarrerengatik ordaindutakoa itzuli egingo da ixtera bukatu eta gero, ohiko ordutegiaren barruan.

INFORMAZIO GEHIAGO

Arriaga Antzokiarekin harremanetan jarri zaitezke Informazio Bulegoan. Astelehenetik ostiralera, goizez 11:00tik 14:00etara eta arratsaldez 17:00etatik 20:00etara.:

 

 

2000.urtean bigarren eskuko pianoa erosi eta 17 urte beranduago tapa lehen aldiz altxa zuenean, ezaxolatik maitasunera aldatu zen bere sentimendua. Hain sinplea den mugimenduak, tapa altxatzeak, Mikeli ordura arte ezezaguna zuen mundua erakutsi zion, musika sentitu eta interpretatzeko era berria.

Mikel Urdangarin Loraldiaren egitarauaren parte bezala  bisitatuko du Arriaga Antzokiaren eszenatokia piano eta ahotsak osatzen duten proposamen berriarekin. Abesti-sorta berria dakar zornotzarrak, bertsioak eta azken bi urteetan konposatutako kantak barne hartzen dituena.

 


Taldea


Pianoa eta ahotsa: Mikel Urdangarin

Saioak

19:30 

Prezioa

6,50 - 15 € /beherapenak

Arriaga lagunak: %25eko deskontua
Loraldia – Zuzenean Loraldia erreserba: %25eko deskontua
Taldeak, gazteak, 65 urtetik gorakoak, langabetuak, familia ugarikoak eta %33ko desgaitasuna baino altuagoa dutenak: %20ko deskontua
Gurpil-aulkian dauden pertsona desgaituak: %50eko deskontua (eszenaurrean, palkoan eta lagun batekin)
TOP