Antzerkia - Agertoki irekia

MIERDA DE CIUDAD

Euskal rock erradikalaren historia Olatz Gorrotxategi

Porrotari buruzko obra bat. Duelu bat. Westernaren isiltasun existentziala.

2023ko abenduaren 13a

Porrotari buruzko obra bat. Kolonoen karabanak, leku hobe baten bila, berriro hasteko asmoz. Bere lekua bilatzen duen belaunaldi bat. Punka iritsi da. Duelu bat. Westernaren isiltasun existentziala.

Arnegari bat, dagoeneko bera izan nahi ez duena. Ni naizena naiz. Euskal diaspora Idahon eta Nebraskan. Cowboy bat txistua botatzen. Hiru lagun 80ko hamarkadan hasi eta gaur, hemen, zure aurrean amaitzen den istorio bat kontatzen. Siux indiarrak euskal folklorea defendatzen. «Bilatzen da» dioen kartel bat. Saloon bat hustea. Beste okupazio bat. Clint Eastwood esanez ez duela soldadutzara joan nahi. 1880 da. Bolbora eta goma 2a. Nuklearrik ez, ez hemen ez inon ez. Urrearen sukarra eta ontziolen itxiera. 1980 da. 8.000 indiar eta cowboy Herrera de la Manchara bidean. 8.000 arnegari basamortua zeharkatzen, eta sheriff bat muino batetik zelatan. Pentsamenduaren etsipenari eta borroka kolektiboei buruzko istorioa. Zaldia. Zaldi-talde bat, trostan urruntzen. Belaunaldi baten amaiera. Polizia asko, dibertimendu gutxi. Porrota. Amerikako Estatu Batuetako erreserbak. Punkaren gotorlekuak. Biak erresistentzia bihurtuta. Zeruertza. Nire atzetik datorren jendea. Kolonizatzeko dagoen zelai zabal bat, nire atzean. Gaur. Da. Etorkizuna. La Polla Recordsek abesten zuen.


Taldea


Dramaturgia eta zuzendaritza: Olatz Gorrotxategi.
Zuzendariaren laguntzailea: Marta Álvarez del Valle.
Antzezleak: Aritza Rodriguez, Olatz Gorrotxategi eta Marta Álvarez del Valle.
Musika: Joseba B. Lenoir.
Mugimendu eszenikoa: Maitane Zalduegi.
Foley artista: Alberto de la Hoz.
Argiztapenaren diseinua: Paco Trujillo.
Jantziak: Lorena Montenegro.
Ikus-entzunezkoak: Indi Costa.

Saioak

13 – 19:30 h.

Prezioa

18€ /beherapenak

Arriagaren lagunek:
% 25eko DESKONTUA.

Taldeek, gazteek, 65 urtetik gorakoek, langabetuek, familia ugariek eta % 33tik gorako desgaitasuna dutenek:
% 20ko DESKONTUA.

Antzerki profesionalek:
% 20ko DESKONTUA.

Azken orduko deskontua (aipaturiko kolektiboentzat, Arriagaren lagunentzat eta taldeentzat izan ezik):
% 50eko DESKONTUA

Azken orduko deskontua Arriagaren lagun gazteentzat:
% 70eko DESKONTUA.

Desgaitasuna duten pertsonek gurpil-aulkia badarabilte:
% 50eko DESKONTUA (eszenaurreko palkoan eta laguntzaile batekin).

Iraupena

1 h. 30 min.

TOP