Zine kontzertua

Metrópolis

Zientzia fikziozko zinemaren maisulan bat, bere zuzeneko soinu banda eta guzti

2018ko maiatzaren 31a

1927an estreinatua, “Metropolis”, espresionismo alemanaren adierazle garrantzitsuenetako bat da, historiako itzal handiko fi lmetako bat, kultuzko obra bezala ekarria izan dena. Zientzia Fikziozko zinemaren klasiko hau beti da interesgarria, baina ikuskizun honetan badu beste
rakargarritasun bat, bertsio zabaldua proiektatuko baita, 2008an Buenos Airesen deskubritu zena. Nazioarteko arreta erakarri zuen zaharberritze-prozesu bati esker, orain posible dugu galdutzat jotzen ziren eszenak ikustea.

Gainera, aukera izango dugu Gottfried Huppertz-ek konposatutako jatorrizko soinu banda bikainaz gozatzeko, zuzenean interpretatuko baitu Bilbao Orkestra Sinfonikoak (BOS). Duela hilabete batzuk inoiz ez bezala disfrutatu bagenuen “Nosferatu”rekin, laster beste horrenbeste egingo dugu “Metropolis”ekin, ezinbesteko filma eta hainbat pelikula klasikoren (“Blade Runner” edo “Star Wars”) inspirazio-iturri izan dena.

 

Teatro Arriaga y BOS


Taldea


METROPOLIS (1927)
Fritz Lang-en pelikula

2010ean zabaldu eta konpondutako bertsioa (145 min.)


Zuzendaria: Fritz Lang
Musika: Gottfried Huppertz
Bilbao Orkestra Sinfonikoa (BOS)
Musika zuzendaria: Nacho de Paz
Arriaga Antzokiaren eta BOSen arteko lankidetza

Saioak

19:30 

Prezioa

8,50 - 27 /beherapenak

Arriagako lagunek: %25etik %35era

Iraupena

2 ordu 25 minutu

TOP