Aurreko denboraldian Bernardo Atxagaren Obabakoak eleberriarekin egin zuen bezalaxe, Calixto Bieitok beste erronka bati ekin dio oraingoan ere, lehen mailako euskal egile baten obra handi bat antzezlan bihurtzea erabakitzean berriz ere. José María Usandizagaren konposizio handietako bati buruz ari gara, Mendi-Mendiyan bitxi lirikoaz, eta Arriaga Antzokiaren denboraldiko produkzio handietako bat izango da.
Mendi-Mendiyan Usandizagaren lehen lan lirikoa izan zen, Bilboko Koral Elkarteak 1909an enkargatu eta 1910eko maiatzaren 21ean Campos Eliseos Antzokian arrakasta handiarekin estreinatu zen opera. Dagoen informazioaren arabera, badirudi 1911ko maiatzaren amaieran egin zela obra horren Arriaga Antzokiko lehen emanaldia. Azken antzezpena, berriz, 1987an egin zen. Eta 2001ean, berriz, beste bertsio bat egin zen, baina kontzertu formatuan. Orain, 2018-2019 denboraldiari amaiera emateko, Calixto Bieitoren begiradatik gozatu ahalko dute ikusleek obra handi hau.
Produkzio berriaren estreinaldia Arriaga Antzokian
Ikuskizuna BBK-rekin elkarlanean
Hurbilketa Mendi-Mendiyan lanera
Operaren eszenaratzeaz baliatuz, ekainaren 20an eta 22an, emanaldiak baino ordu erdi lehenago (19:00etik aurrera, beraz), Mendi-Mendiyan lanari eta Jose Maria Usandizaga egileari buruzko hitzaldia eskainiko da, Zenbat Gara Elkarteko Xabier Monasteriok prestatutakoa eta emandakoa. Arriaga Antzokiko foyerrean izango da, eta 20 minutu inguru iraungo du, agertokian ikusi ahal izango denaren aurrerapen gisa. Gogoratu beharra dago tankera honetako hitzaldiak Arriaga Antzokiak eta Bilboko Udaleko Euskara Sailaren egitasmoa direla, eta beti ere Arriaga Antzokiak euskaraz ekoiztutako ikuskizunen emanaldien aurretik gauzatzen direla.
Taldea
Pastoral lirikoa hiru ekitalditan eta epilogoarekin 1910eko maiatzaren 21ean Campos Eliseos Antzokian estreinatu zen
Musika: José María Usandizaga
Hitzak: José Power
Zuzendaritza eszenikoa: Calixto Bieito
Musika zuzendaritza: Erik Nielsen
Eszenografia: Susanne Gschwender
Jantziak: Ingo Krügler
Argiztapena: Michael Bauer
Zuzendaritza Laguntzaileak: Lucía Astigarraga, Barbora Horáková Joly
Jantzietarako laguntzailea: Annemarie Bulla
Abesbatza: Bilboko Koral Elkartea
Orkestra: Bilbao Orkestra Sinfonikoa (BOS)
Andrea: Ausrine Stundyte
Txiki: Olatz Saitua
Joshe Mari: Mikeldi Atxalandabaso
Juan Cruz: Christopher Robertson
Kaiku: José Manuel Díaz
Gaizto: Gexan Etxabe
Dantzari – Gaizka Urkiola
Aizkolari – Beñat Amade
Saioak
19:30
Prezioa
15 - 52 euro /beherapenak
Arriagako Lagunak: %25etik %35era bitarteTaldeak, gazteak, 65 urtetik gorakoak, langabeak, familia ugaria eta %33tik gorako desgaitasuna duten pertsonak: %25
Azken orduko deskontua (aurreko taldeentzat, Arriagako Lagunak izan ezik): %50
Azken orduko deskontua Arriagako Lagun Gaztearentzat: %70
Desgaitasuna duten pertsonak, gurpil-aulkian daudenak: %50 (eszenaurrean, palkoan eta laguntzaile bat)
Iraupena
Ordu 1 eta 35 minutu