Euskaltzaindiaren mendeurrena dela eta, Bilboko Koral Elkarteko Euskeria Koralak eta Gernikako Gaudeamus Koralak guztiok ezagutzen ditugun eta oroimen kolektiboaren parte diren euskal abestien bertsioak eskainiko dizkigute. Ehun bat gaztek melodia ezagunak abestuko dituzte, “Ilargia”, “Gaztelugatxe”, “Euritan dantzan” edo “Baga biga” esate baterako, Mende berria kantuz izeneko kontzertu guztiz berezian.
Bi abesbatzekin batera, Lauko Quartet lauko instrumentala igoko da agertokira, babes musikala emateko, eta, segurutik, ikusleek nekez eutsi ahalko diote abesti ezagun horiek kantatzeko gogoari, hainbatetan egin izan dugun bezala.
Taldea
Euskaltzaindiaren mendeurrena (1918-2018)
Pianoa / Zuzendaria: Enrike Txurruka
Abesbatzak: Bilboko Koral Elkartearen Euskeria Korala
Zuzendaria: Urko Sangroniz
Gaudeamus Korala (Gernika)
Zuzendaria: Julia Foruria
Euskeria Gaudeamus Korala
Musikariak: Lauko Quartet
Pianoa: Enrike Txurruka
Saioak
19:00
Prezioa
7 - 16 euro /beherapenak
Arriagako Lagunak: %25Bilboko Korala: %25
Taldeak, gazteak, 65 urtetik gorakoak, langabeak, familia ugaria eta %33tik gorako desgaitasuna duten pertsonak: %20
Desgaitasuna duten pertsonak, gurpil-aulkian daudenak: %50 (eszenaurrean, palkoan eta laguntzaile bat)