Beñat Egiarte tenorrak eta Josep Buforn piano jotzaileak euskal kulturan barna bidaitzeko gonbitea luzatzen digute, hiru konpositoreren eskutik. Lehen zatia euskal musika idazle ospetsuenaren musikak ornitzen du: Maurice Ravel maisu Ziburutarrak hain zuzen. Parisen bizi izan zuen bere denbora, baina jakinekoa da ahalbeste itzultzen zela bere jaioterrira. Ravelen lan anitzetatik, Shéhérazade maisulana aukeratu dute lehenik: Mezzosoprano ala tenorrerako idatzita, oso gutxitan entzun daiteke gizonezkoek abestuta. Lapurtarrari eskeinikako partea, Jeux d´eau pianorako obra ederrak eta bere Chants Populaires lanak betetzen dute. Abesti herrikoien zikloa nahikoa bitxia dirudi, zeren Ravelek lau hizkuntza minoritario aukeratu zituen obra honetan: galegoa, okzitaniera, napolitarra eta yiddisha.
Bigarren zatia Joseph Canteloube konpositore frantziarraren Chants des Pays Basques obrarekin hasten da. Chants d´Auverge zikloagatik ezaguna den autoreak, euskal abesti herrikoiekin abesti ziklo ederra sortu zuen. Pianoarentzat ikaragarria eta ahotsarentzat ikusgarria, kontzertu amaiera bikaina izango da, euskaraz idatzi duen konpositore atzerritar bakarretako baten eskutik. Amaitzeko, Pablo Sorozabalen 7 Lieder obra interpretatuko dute. Donostiarrak Heinrich Heine poeta alemaniarraren zazpi poema euskara itzuli zituen, eta Lieder alemaniarraren antzerako ziklo eder bat gauzatu zuen euskaraz.
EGITARAUA
I Maurice Ravel (Ziburu 1875-1937 Paris)
Shéhérazade
– Asie
– La Flûte enchantée
– L’indifférent
Jeux d’eau Chant Populaire
– Chanson Espagnole
– Chanson Française
– Chanson Italienne
– Chanson Hebraïque
II Joseph Canteloube (Annonay 1879-1957 Grigny)
Chants des Pays Basques
– Chorietan Buruzagi (Le premier de tous les oiseaux)
– Nik badut maiteño bat (J’ai une douce amie)
– Chori Erresiñoula (Allons, beau rossignol)
– Lurraren Pian (Dans le tombeau)
– Egun baten (Comment donc savoir)
III Pablo Sorozabal (Donostia 1897-1988 Madril)
Siete Lieder
– Amesetan
– Otz eta itxiltsu
– Zure mosuan
– Lotoren Lorak
– Ez dot siñesten
– Eres dagie txilibituak
– Agertu jatan orrilla
Taldea
Pianoa: Josep Buforn.
Saioak
Prezioa
16€ /beherapenak
Arriagaren lagunek:% 25eko DESKONTUA.
Taldeek, gazteek, 65 urtetik gorakoek, langabetuek, familia ugariek eta % 33tik gorako desgaitasuna dutenek:
% 20ko DESKONTUA.
Desgaitasuna duten pertsonek gurpil-aulkia badarabilte:
% 50eko DESKONTUA (laguntzaile batekin).
Iraupena
90 min.