Antzerkia

MEFISTO FOR EVER

Tom Lanoye Klaus Mann-en Mefistoren egokitzapen librea

Eskuin-muturra boterera iritsi ondoren, antzerki-konpainia bat hausnartzen hasi da, ea zer egingo duten.

2023ko azaroaren 19a

Eskuin-muturra boterera iritsi ondoren, antzerki-konpainia bat hausnartzen hasi da, ea zer egingo duten. Batzuek alde egitea erabaki dute,

Eta beste batzuk geratu egingo dira. Kurt Köpler-ek borroka barrutik gidatzea erabaki du. Edertasuna da artistaren arma. Baina, zenbat denboraz egin dezakezu hori? Non amaitzen da estrategia, eta non hasten da zorigaiztoko konpromisoa? Kurt Köplerno ziniko goranahia da, Mannen Mefistoko protagonista Hendrik Höfgen bezala. Baina, Lanoye-ren eskuetan, askoz konplexuagoa da, askoz tragikoagoa: Ongiaren alde ari dela sinetsita, tiranoekin ituna egin duen aktorea da («aktore handia»). Uste du, xaloki, askatasun artistikoari eutsi eta «sistema barrutik eraso» ahal izango duela, eta, gero, gauzak gaizki ateratzen hasten direnean, pentsatzen du horrela bizitzak salbatu ahal izango dituela.

Lanoyeren obra 1936an girotuta dago, Europa erdialdean, Hitlerren igoera gertatu zenean. Antzoki publiko garrantzitsu batean, errelebo esanguratsua gertatu da. Zuzendariak erbesteratzea erabaki du arrazoi politikoengatik, eta haren hutsa betetzen duena eszenako beste profesional bat da, uste duena erregimen berriari aurre egin ahal izango diola antzerki konprometituaren bidez.


Taldea


Itzulpena: Julio Grande.
Zuzendaria: Álvaro Lavín.
Antzezleak: Sonia Almarcha, Elisabet Gelabert, Fátima Baeza, Iván Villanueva, Paula García Lara, Nacho Redondo, Darío Frías eta Cristina Varona.
Argiztapena: Luis Perdiguero.
Ikus-entzunezkoen diseinua: Elvira Ruiz Zurita.
Musika: Iñaki Salvador.
Soinu-espazioa: Alberto Granados.
Eszenografia eta jantziak: Anna Tussell eta Arantxa Ezquerro.
Diseinu grafikoa: Causa efecto.
Zuzendariaren laguntzailea: José Luis Sixto.
Produkzioko laguntzailea: Sara Pérez.
Zuzendari teknikoa: Rafael Catalina.
Produkzioa: Meridional Producciones, Vaivén Producciones eta El Gatoverde Producciones.

Saioak

19 – 19:00 h.

Prezioa

13 - 25€ /beherapenak

Arriagaren lagunek:
% 25etik % 35erainoko DESKONTUA.

Taldeek, gazteek, 65 urtetik gorakoek, langabetuek, familia ugariek eta % 33tik gorako desgaitasuna dutenek:
% 25eko DESKONTUA.

Antzerki-alorreko profesionalek:
% 25eko DESKONTUA.

Azken orduko deskontua (aipaturiko kolektiboentzat, Arriagaren lagunentzat eta taldeentzat izan ezik):
% 50eko DESKONTUA

Azken orduko deskontua Arriagaren lagun gazteentzat:
% 70eko DESKONTUA.

Desgaitasuna duten pertsonek gurpil-aulkia badarabilte:
% 50eko DESKONTUA (eszenaurreko palkoan eta laguntzaile batekin).

Iraupena

1h 50min.

TOP