Antzerkia

MEDUSA

José María del Castillo

IKUSKIZUNA BERTAN BEHERA

2025ko ekainaren 06tik 08ra

Medusa, antzinateko munstro beldurgarria, suge-ileduna eta begietara begiratzen dion edonor harri bihurtzeko gai dena, Pertseo heroiak hil zuen, burua moztuta; ondoren, Pertseok Gorgonaren burua eman zion Atena jainkosari, garaipen-sinbolo gisa. Horrela kontatu digute beti istorioa, baina… eta gertaerak Medusak berak kontatuko balizkigu? Dena berdina litzateke?

Medusaren mito klasikoa birformulatu dugu, gai hauetan sakontzeko: pentsamendu sozial induzitua, itxurak, desberdinarekiko beldurra eta integritatearen balioa. Izan ere, mendeak igaro diren arren, gure gizartea ez da hainbeste aldatu. Umorea eta tragedia, musika, ahotsa eta mugimendua, eta diziplina anitzeko eszenaratzearen plastikotasuna erabiliz, garaituaren, antiheroiaren, lekutik kontatuko dugu mitoa, eta, horrela, txanpon ororen beste aldea erakutsiko dugu. Txanponak bere balioari eusten dio, zer alderi begiratzen diozun. Taularatze garratza, ironikoa, tragikoa, dibertigarria batzuetan, irmoa eta argigarria, ezarritako ordenari buelta ematen baitio. Isilarazita egon behar duenaren baina entzuna izan nahi duen egia bat oihukatzen duenaren adorea. Medusaren egia, Gorgonaren egia.


Taldea


Testua eta zuzendaritza: José María del Castillo.
Antzezleak: Victoria Abril, Adrián Lastra, Ruth Lorenzo, Mariola Fuentes, Elisabet Biosca, Peter James, Joaquín Fernández, Roberto Provenzano, Eduardo Rey eta Manuel Duarte.
Eszenografiaren diseinua: Mónica Boromello.
Argiztapenaren diseinua: Felipe Ramos.
Jantzien diseinua: Pier Paolo Álvaro.
Musika-konposizioa: Alejandro Cruz Benavides.
Koreografia: Aleix Mañé.
Makillajearen eta ile-apainketaren diseinua: Chema Noci.
Abesbatzaren zuzendaritza: Amaya Añúa.
Extremadurako Ganbera Korua.

Meridako Antzerki Klasikoaren Nazioarteko Jaialdiaren, Pentación Espectáculosen eta Coribante Produccionesen koprodukzioa

Saioak

6/06/2025 19:30
7/06/2025 19:00
8/06/2025 19:00

Prezioa

13-26€ /beherapenak

Arriagaren lagunek:
% 25eko DESKONTUA.

Taldeek, gazteek, 65 urtetik gorakoek, langabetuek, familia ugariek, antzerkiko profesionalak eta % 33tik gorako desgaitasuna dutenek:
% 20ko DESKONTUA.

Gazte-kupoa:
sarrerak 5 €-an (kupo mugatua*)

Azken orduko deskontua (aipaturiko kolektiboentzat, Arriagaren lagunentzat eta taldeentzat izan ezik):
% 50eko DESKONTUA

Azken orduko deskontua Arriagaren lagun gazteentzat:
% 70eko DESKONTUA.

Desgaitasuna duten pertsonek gurpil-aulkia badarabilte:
% 50eko DESKONTUA (laguntzaile batekin).
TOP