Dantza

MDVdanza: ARQUITECTOS DEL AIRE

MIKEL DEL VALLE

Hiru eraikin eta bi begirada koreografiko, ondare industrialari buruz hausnartzeko bidaia dantzatu batean.

2022ko maiatzaren 12a

Espazioaren okupazioa substratu komuna da arkitekturan eta dantzan. Gorputzen eta espazioaren azpian geometria bat dago. Gorputz-masa bat, mintz bat, estaldura-material gisa, mugimenduan atmosferak sortzen dituena, hutsaren egiturazko hainbat txokotara iritsiz. Dantzak gorputzari eskain diezazkiokeen gorputz-ezaugarrien hedapenari dagokionez, memoria korporal eta espazialaren garapena nabarmen dezakegu.

Transmititu al daiteke dantzaren bidez eraikinen historia eta arkitektura? Hiru eraikinek eta begirada koreografiko ezberdinek ondare industrialari buruzko gogoeta eginaraziko digute dantzatutako bidaia arkitektoniko baten bidez. Espazioaren mugimenduarekin eta okupazioarekin lan egiten duen diziplina anitzeko talde batek osatzen du proiektua, bi begirada eskainiz, koreografoen begiradak, hain zuzen. Honako hauek dira: Pol Jiménez (Bartzelona) eta Mikel del Valle (Bilbo). Dantza garaikidearen bi ikuspegi, mugimenduaren inguruan, hura lengoaia arkitektoniko gisa ulertuta. Gorputzak espazioan duen mugimendua da dantza, eta arkitekturak eraikuntzaren bidez antolatu eta hierarkizatzen du espazioa. Biak dira espazioaren okupazioa. Airea denboraren bitartez betetzea.


Taldea


Egilea eta zuzendaritza artistikoa: Mikel del Valle
Koreografia: Pol Jiménez eta Mikel del Valle
Antzezleak: Maite Ezcurra, Asier Ostolaza, Alazne Uralde, Dácil Wijkström, Mikel del Valle
Eszenografiaren diseinua: Cristian Álvarez
Jantzien diseinua: Danzarte
Argiztapenaren diseinua: Alaine Arzoz
Soinu-espazioa: < strong>Javier Bejarano Corchado < br> Banaketa: D 8 Sorkuntza Faktoria
Argazkia: Zazu Mata
Ikus-entzunezkoa: Iker Arce eta Gorka Nalda
Aholkularitza eta kanpo-begirada: Vicky P. Miranda
Lankidetza: MDVDanza, Teatro Arriaga, Dpto. de Cultura del Gobierno Vasco, Azkuna Zentroa Alhóndiga Bilbao, D8 Sorkuntza Faktoria y Muxikebarri.

Saioak

12 - 19:30h.

Prezioa

7,50 - 21€ /beherapenak

Arriagaren lagunek:
% 25etik % 35erainoko DESKONTUA.

Taldeek, gazteek, 65 urtetik gorakoek, langabetuek, familia ugariek eta % 33tik gorako desgaitasuna dutenek:
% 25eko DESKONTUA.

Azken orduko deskontua (aipaturiko kolektiboentzat, Arriagaren lagunentzat izan ezik):
% 50eko DESKONTUA

Azken orduko deskontua Arriagaren lagun gazteentzat:
% 70eko DESKONTUA.

Dantza profesionalek:
% 25eko DESKONTUA.

Desgaitasuna duten pertsonek gurpil-aulkia badarabilte:
% 50eko DESKONTUA (eszenaurreko palkoan eta laguntzaile batekin).

Iraupena

90 min.

TOP