Martha Graham Dance Company delakoa liderra izan da dantza modernoaren forma artistikoaren bilakaeran, 1926an sortu zenetik. Aldi berean, Estatu Batuetako dantza-konpainiarik zaharrena eta dantza-konpainia integraturik zaharrena da. Janet Eilber du zuzendari artistiko 2005etik. Gaur egun, konpainiak programazio-ikuspegi berria du, Grahamen maisulanak eta artista garaikideei berriki enkargatutako lanak erakusten dituena. Horren adibide bikaina da Arriaga Antzokian aurkeztuko duen lau piezako programa.
Martha Grahamek maitasunaren hiru alderdi bezala deskribatu zuen behin Diversion of Angels: zuriz jantzitako bikoteak maitasun heldua irudikatzen du, oreka perfektua; gorriak, maitasun erotikoa, eta horiak, gaztetxoen maitasuna. Dantzak ez du istorio jakin bat islatzen. Maitasunak beretzat sortutako alegiazko lorategian gertatzen da ekintza. Balletaren jatorrizko izena Wilderness Stair zen.
Martha Grahamek 1937an sortu zuen Immediate Tragedy soloa, Espainiako Gerra Zibileko ankerkeriei erantzuteko. Immediate Tragedyn, emakumea erabakitasunaren eta, azkenik, erresilientziaren irudi unibertsal gisa ikusten dugu. Dantzak oso harrera ona izan zuen; baina, Grahamek interpretatzeari utzi zionean 1930eko hamarkadaren amaieran, solo hori ahaztu egin zen, eta galdutzat eman. 2020an, Janet Eilberrek Immediate berrasmatu egin zuen Tragedyren koreografia, duela gutxi aurkitutako 1937ko emanaldi bateko Grahamen argazkiak eta artxiboko beste erreferentzia asko erabiliz.
We The People, 2024ko otsailean estreinatu zen XXI. mendeko amerikar kulturari buruzko dantzak, amerikar kulturaren historiari egiten dio erreferentzia eta harekin egiten du dirdira. Gabe Witcherrek moldatutako Rhiannon Giddensen partitura berriak Estatu Batuetako musika folklorikoaren soinu historikoa eskaintzen du. Jamar Robertsen koreografia, aldiz, gaurkotasun handikoa da, eta musikari kontrapuntu egiten dio. We The People protesta eta damua da aldi berean, eta gogoeta egiten du Estatu Batuek emandako hitza beti ez betetzeko moduei buruz. Gogorarazten digu herriarena dela aldaketa kolektiboaren boterea.
Amaitzeko, Hofesh Shechter artista moldakorraren pieza bat dugu, konpainia amerikarrarentzat 2022an sortua, jende-multzoak modu erabat primario eta konektatuan mugitzera (dantzatzera) bultzatzen dituen horren esentzia bilatzen zuen bitartean. CAVEn, esentzia hori oso indar handiarekin adierazten da, agertokiko dantzatik haratago. Emaitza mugimendu-esperientzia bizi eta katartikoa da, energia zinetiko partekatu saihestezina duena.
Taldea
Zuzendari artistikoa: Janet Eilber.
DIVERSION OF ANGELS
Koreografia eta jantziak: Martha Graham.
Musika: Norman Dello Joio.
Jatorrizko argiztapena: Jean Rosenthal.
Moldaketa: Beverly Emmons.
1948ko abuztuaren 13an estreinatua, Palmer Auditoriumean (New London, CT).
IMMEDIATE TRAGEDY
Martha Grahamen koreografia, Janet Eilberrek berrirudikatua.
Jantziak: Martha Graham.
Jatorrizko musika: Henry Cowell.
Immediate Tragedy berrirudikatuarentzako musika: Christopher Rountree.
Pianoarekin interpretaturiko musika:.
Argiztapena: Yi-Chung Chen.
Berrirudikatuarentzako danceturgia: Neil Baldwin.
1937ko uztailaren 30ean estreinatua, Benningtonen (VT).
WE THE PEOPLE
Koreografia: Jamar Roberts.
Musika: Rhiannon Giddens.
Moldaketak: Gabe Witcher.
Jantzien diseinua: Karen Young.
Argiztapenaren diseinua: Yi-Chung Chen.
2024ko otsailean estreinatua.
CAVE
Koreografia: Hofesh Shechter.
Sorkuntza-produktorea: Daniil Simkin.
Musika: Âme eta Hofesh Shechter.
Jantziak: Caleb Krieg.
Argiztapena: Yi-Chung Chen.
Koreografia-laguntzailea: Kim Kohlmann.
Mundu-mailako estreinaldia 2022ko apirilaren 6an, New York City Centerrean
Saioak
24/05/2025 19:00
Prezioa
22-45€ /beherapenak
Arriagaren lagunek:% 25etik % 35erainoko DESKONTUA.
Taldeek, gazteek, 65 urtetik gorakoek, langabetuek, familia ugariek eta % 33tik gorako desgaitasuna dutenek:
% 25eko DESKONTUA.
Dantza profesionalak:
% 25eko DESKONTUA.
Gazte kupoa:
sarrerak 5 euroan, kupo mugatua*.
Azken orduko deskontua (aipaturiko kolektiboentzat, Arriagaren lagunentzat eta taldeentzat izan ezik):
% 50eko DESKONTUA
Azken orduko deskontua Arriagaren lagun gazteentzat:
% 70eko DESKONTUA.
Desgaitasuna duten pertsonek gurpil-aulkia badarabilte:
% 50eko DESKONTUA (eszenaurreko palkoan eta laguntzaile batekin).
Iraupena
120 min. 15 minutu atsenaldiarekin