Martha Graham (Pittsburgh, 1894 – New York, 1991) dantzari eta koreografo estatubatuarra zen eta hark dantza modernoan izandako eragina Picasso-k arte plastikoetan edo Stravinsky-k musikan izandakoarekin pareka daiteke. 1998an, TIME aldizkariak ‘Mendeko Dantzari’ izendatu zuen. Interpretatzaile handiek, horien artean, Bette Davis, Kirk Douglas, Madonna, Liza Minelli edo Gregory Peck-ek, harengandik ikasi zuten gorputza adierazpen-tresnatzat erabiltzen.

1926an, Graham-ek Martha Graham Dance Company sortu zuen eta ospe handia lortu zuen dantza modernoan egindako berrikuntzengatik. Eratu zenetik, dantza garaikideko konpainia liderra izan da; 50 herrialde baino gehiagoren txaloak jaso ditu eta esparrurik onenetan aritu da, baita, Egiptoko piramide handien oinetan edo Atenasko Akropoliko Herodes Atticus Antzoki zaharrean ere. Egun, Martha Graham Dance Company konpainiak sortzailearen maisulanak indar handiz erakusten jarraitzen du beste artista garaikide batzuekin batera.

Saioak

Maiatzak 24. 20:00

Prezioa

12 - 42 euro / beherapenak

Deskontu aplikagarriak:

Arriagako lagunek: %25etik %35era

Taldeek, familia ugariek, 30 urtetik beherakoek eta 65 urtetik gorakoek,%33tik gorako ezgaitasuna duten pertsonek eta langabetuek: %25.

Dantzako profesionalek: %25

Azken orduko deskontua: %50 (arestian aipaturiko taldeentzako, Arriagako lagunek izan ezik)

Gurpil-aulkian dauden ezgaitasuna duten pertsonek: %50 (eszenaurreko palkoan eta laguntzaile batekin)

Iraupena

105 minutu Atsedenaldia: 20 minutu

TOP