Azken bi hamarkadetan nazioartean proiekzio handia izan duen abeslari bat dator Siziliatik: Mario Biondi, hainbat estilo menperatzeko gai den artista, hainbat abeslari famaturekin lan egin duena, hala nola Burt Bacharachekin, Chaka Kahnekin, Michael Boltonekin eta The Crusaders taldeko kideekin. 2023an argitaratu zuen bere azken albuma, Crooning Undercover, croonerrei egindako omenaldia. Horren adibide dira aukeraturiko errepertorioa, ahotsaren nagusitasuna, soinu beroak eta noir giroa. Gehienbat nazioarteko soul/jazz-errepertorioko abestien bertsioek osatzen dute albuma. Burt Bacharach, Bill Withers, Julie Andrews, Antonio Carlos Jobim, King Pleasure, Freddy Cole eta Al Jarreau konpositore eta interpreteen omenezko abestiak biltzen ditu, argitaragabeko abesti batzuez gain. Horien artean, hainbat berrinterpretazio entzun ditzakegu: «Alfie» (Bacharach); «Dindi» (Jobim); «Teach me tonight» (Jarreau), edo haren lehen singlea, «My favourite things», Rodgersen eta Hammersteinen kantua, Julie Andrewsek ospetsu egin zuena, Irribarreak eta malkoak lanaren bertsio zinematografikoan. Gainera, Julie Andrewsek baino lehenago John Coltranek eman zuen ezagutzera, aparteko bertsio instrumental baten bidez. Crooning undercover albumean, gainera, Franco Luciani, Paolo Fresu, Mario Schiavone eta Rosario Giuliani musikariek kolaboratu dute, besteak beste.
Artisten semea, biloba eta birbiloba izaki, Catanian jaio zen Biondi. 12 urte zituela, elizan abesten hasi zen, eta, handik gutxira, abesti-lehiaketetan arrakasta izaten. Ahots beroa eta sakona du, Isaac Hayes eta Barry White ikonoen ahotsen antzekoa. Harro esan dezake Burt Bacharachekin eta antzeko mitoekin duoak egin dituela eta Londresko Royal Albert Hall aretoa goraino bete duela.
Saioak
Prezioa
21-42€ /beherapenak
Arriagaren lagunek:% 20ko DESKONTUA.
Desgaitasuna duten pertsonek gurpil-aulkia badarabilte: