María Pagésen hausnarketa zibikoak aurrez aurre jarri nahi ditu Flamenkoaren mitoa eta errealitatea, dantza tresna abegitsua, eskuzabala eta ingurunearekiko konprometitua izan dadin. De Sheherazade asmo horren azken erakustaldia da.
Hamabi koreografiaren bidez, emakumeen esentzia poliedrikoa ehuntzen duten harietako batzuk iradokitzen dituen abentura kontatzen du De Sheherazadek. Ikuskizuna narrazio indartsua da, elkarri ondo jositako bakarkako eta taldeko koreografiekin eraikia. Pertsonaiak antzezle bakoitzaren berezitasuna eta taldearen indar izugarria biltzen ditu. Kontakizunean zehar, emakumezko guztiak gorpuzten dituen emakumeak publikoarekin partekatuko ditu bere ezagutzak, kontraesanak, amodioak, desamodioak, indarrak, hauskortasunak, ziurgabetasunak, atsekabeak, bakardadeak. Arima parez pare irekita, gorputzarekin, desirarekin, amatasunarekin eta oraindik lortu gabeko berdintasunarekin duen harremana adieraziko du.
Koreografiek emakumezkoen aniztasuna jasotzen dute, eta aniztasun horrek ekintza bereganatzen du, agertokia benetan eta sinbolikoki menderatzeko. 13 emakume agertokia bere egiten, bizitzaren eszenatokia. Alegría, toná, bulería, soleá, malagueña, tanguillo eta abarren konpasean pentsatu, dantzatu eta abesten duten emakumeak. Munduko andre guztiak omentzen dituzten emakumeak.
De Sheherazade lanak musika-errepertorio herrikoi eta klasikoa esploratzen du, eta marokoar musikari erreparatzen dio bereziki. Partiturak lantzen ditu, eta pasarte klasikoak flamenkoaren ikuspuntutik interpretatu eta moldatzen ditu. Baina, funtsean, musika originalak sortzen ditu. Rubén Levaniegosek konposatu ditu, Sergio Ménemekin eta David Moñizekin batera, María Pagésen zuzendaritzapean, ikuskizunerako sortutako dramaturgia-kontakizuna eta hitzak oinarri hartuta. Beraz, musika klasikoaren, herrikoiaren eta flamenkoaren arteko elkarrizketa libre eta abegitsua izango dugu entzungai, hari- eta perkusio-laukotearen eskutik, ahots arabiar baten eta flamenkoko beste biren laguntzarekin.
Taldea
Koreografia, jantzien diseinua eta musika-zuzendaritza: María Pagés
Dramaturgia eta hitzak: El Arbi El Harti
Musika: Rubén Levaniegos, Sergio Menem, David Moñiz, María Pagés
Argiztapena: Olga García
Eszenografia: María Pagés y El Arbi El Harti
Bideoa: Jaime Dezcallar
Jantzigintza: María Calderón y Sandra Calderón
DANTZA: María Pagés, Júlia Gimeno, Marta Gálvez, Almudena Roca, Ariana López, Meritxell Rodríguez, Nerea Pinilla, Sofía Suárez, Yardén Amir, Marina González, Raquel Guillén
AHOTSA:: Ana Ramón Muñoz y Cristina Pedrosa
MUSIKA:
Gitarra: Rubén Levaniegos eta Isaac MuñozTxeloa: David Moñiz
Biolina: Sergio Menem
Perkusioa: José María Uriarte
Saioak
29 - 19:00h.
30 - 19:00h.
Prezioa
20€ - 42€ /beherapenak
Arriagaren lagunek:% 25etik % 35erainoko DESKONTUA.
Taldeek, gazteek, 65 urtetik gorakoek, langabetuek, familia ugariek eta % 33tik gorako desgaitasuna dutenek:
% 25eko DESKONTUA.
Dantza-alorreko profesionalek:
% 25eko DESKONTUA.
Azken orduko deskontua (aipaturiko kolektiboentzat, Arriagaren lagunentzat izan ezik):
% 50eko DESKONTUA
Azken orduko deskontua Arriagaren lagun gazteentzat:
% 70eko DESKONTUA.
Desgaitasuna duten pertsonek gurpil-aulkia badarabilte:
% 50eko DESKONTUA (eszenaurreko palkoan eta laguntzaile batekin).
Iraupena
80 min.