Kontzertuak

Manel: Jo competeixo

Oinarri independenteko azken bosturteko musika-fenomenorik garrantzitsuena.

2016ko urriaren 23a

Manel izena esatea azken bosturtekoan Espainian izandako oinarri independenteko musika-fenomenorik garrantzitsuenaz hitz egitea da.

“Atletes, baixin de l’escenari” albumaren bira 60.000 ikusleren aurrean (La Mercá, 2014) amaitu eta hilabete batzuk beranduago, Manel-ek “Jo competeixo” izeneko bere album berriari buruzko xehetasunak ematen ditu. Aurreko hiru albumekin ez bezala, intimitate zorrotzenean erregistratuak, laukote bartzelonarraren laugarren diskoa produktore batekin, Jake Aron iparramerikarrarekin, izandako lehenengo esperientzia litzateke. Haren laguntzarekin, Guillem Gisbert, Roger Padilla, Martí Maymó eta Arnau Vallvé-k pop garaikiderantz erabakitako inflexioa esperimentatuko dute eta ikusle bilbotarrek horretaz gozatzeko aukera izango dute Manel-ek Arriaga Antzokira egingo duen bisitaldian.


Taldea


Gitarra eta ahotsa: Guillem Gisbert
Gitarra eta ahotsa: Roger Padilla
Baxua: Martí Maymó
Bateria: Arnau Vallvé

 

Saioak

Prezioa

12 -28 euro / Beherapenak

TOP