MAMMA MIA!
Sekulako jaia: ezingo duzu saihestu ABBAren abestien erritmoan kantatzea, dantzatzea eta hunkitzea.
Arriaga Antzokiak, berriz ere, ikuskizun musikal handi bat eskainiko du uda honetan: Mamma Mia!, Suediako ABBA talde ahaztezinaren musika duen musikal handia.
Mamma Mia! musikalaren ekoizpen berriak eszenografia, jantzi eta koreografia originalak ditu, baita letra eta moldaketa musikal berrituak ere. Musikalak 800.000 ikusle baino gehiago utzi ditu liluratuta Madrilgo Gran Vían arrakasta handia izan duten hiru denboralditan, non egun bakoitza zinezko festa bat den. Ikuskizuna ABBAren 23 abesti arrakastatsuenetan oinarritua dago eta hortaz “Dancing Queen”, “Gimme Gimme Gimme”, “Chiquitita”, “The Winner Takes It All”, “Voulez Vous”, “S.O.S”, “Super Trouper” edo “Thank you for the music” entzun ahalko dira, besteak beste. Horrela, Mamma Mia! komedia musikalean, inork ezin dio eutsi abesteko, dantzatzeko eta hunkitzeko bulkadari. Horrez gain, musikalak kontatzen duen istorioa amei eta alabei, maitasunari eta lagun zaharrei egindako omenaldi bat da. Hori dela eta, musikala adin eta publiko mota guztientzat da aproposa, bikotekidearekin, lagunekin edo senideekin gozatzeko modukoa.
Ikuskizun hau ATG Entertainment-en produkzio bat da, SOM Produce barne hartu duen taldea. SOM Arriaga Antzokian arrakasta izan duten beste musikal batzuez arduratu da, hala nola Priscilla Reina del Desierto, West Side Story eta Chicagoz. Proposamenaren kalitateari eta publikoaren konfiantzari esker, Antzerki Musikalaren Sarietan Koreografia Onenaren saria jaso du, besteak beste.
Sinopsia
Donna ama ezkongabe eta independente bat da, zeinak hotel txiki bat baitu Greziako uharte idiliko batean. Bakarrik hezi du bere alaba Sophie, zeina laster ezkontzekoa baita. Inork jakin gabe, Sophiek amaren egunerokoa irakurtzen du eta hiru maitalerekin topo egiten du: hiru aita posible! Ziurgabetasun horrekin amaitzeko, hiruak ezkontzara gonbidatzea erabaki du. Kaosa bermatuta dago Donnaren aspaldiko lagun onenak agertzen direnean. Berriz elkartzen direnean, bai barrea, bai zirrara eragingo digute, maila berean.
Oholtza gainean, Donnak, Taniak, Rossiek, Sophiek, Skyk, “hiru aita posibleek” eta antzeztaldeko 27 kideek musikal batean inoiz azaldu den istorio dibertigarriena eta maitagarriena kontatuko digute.
Orain, Mamma Mia!ren produkzio berri honi esker, Bilbo Greziako uharte idilikora joango da berriro ere, urteko ezkontzara joateko, pertsonaiekin maitemintzeko eta euren energia positiboarekin kutsatzeko. Uda honetan, Arriaga Antzokia festa zoragarri baten epizentro bihurtuko da.
Taldea
Jatorrizko libretoa: Catherine Johnson.
Oinarrizko ideia: Judy Craymer.
Zuzendaritza: Juan Carlos Fisher.
Moldaketa: David Serrano.
Musika-zuzendaritza: Joan Miquel Pérez.
Koreografiak: Iker Karrera.
Eszenografiaren diseinua: Ricardo Sánchez-Cuerda.
Jantzien diseinua: Gabriela Salaverri.
Argiztapenaren diseinua: Felipe Ramos.
Soinuaren diseinua: Gastón Briski.
Karakterizazio-diseinua: Chema Noci.
Saioak
Prezio orokorra egunak
ABUZTUA
15, 17, 22, 23, 24, 29, 30, 31 - 17:00 h.19, 20, 21, 28 - 19:30 h.
29, 30 - 21:00 h.
22, 23 - 21:15 h.
IRAILA
5, 6, 7, 12, 13, 14, 19, 20, 21 - 17:00 h.4, 11, 18 - 19:30 h.
5, 6, 12, 13, 19, 20 - 21:00 h.
Prezio Murriztuko egunak
ABUZTUA
14, 26, 27 - 19:30 h.15 - 21:00 h.
17- 21:15 h.
IRAILA
2, 3, 9, 10, 16, 17 - 19:30 h.Prezioa
30-69€ /beherapenak
Arriagaren lagunek:% 20eko DESKONTUA.
murriztutako prezioa duten egunetanTaldeek, gazteek, 65 urtetik gorakoek, langabetuek, familia ugariek eta % 33tik gorako desgaitasuna dutenek:
% 15ko DESKONTUA.
murriztutako prezioa duten egunetanDesgaitasuna duten pertsonek gurpil-aulkia badarabilte: