Dantza

MALANDAIN BALLET BIARRITZ

URTAROAK
Antonio Vivaldiren eta Giovanni Antonio Guidoren musika

Izen bereko bi obra fusionatzeko erronka zoragarria; bata erreferentziazkoa, bestea ezezaguna, eta biak guztiz desberdinak.

2024ko urtarrilaren 19tik 20ra

Thierry Malandainek programa berean fusionatu ditu Vivaldiren Lau urtaroak, historiako obrarik ezagun eta interpretatuenetako bat, eta bere garaikide eta herrikide Giovanni Antonio Guidok konposatutako Lau urtaroak, ia ezezaguna. Bi konposizioak programa berean biltzea apustu arriskutsua da, garaikideak izan eta biek natura ospatzeaz gain, ez baitute antzik beste ezertan. Miarriztar koreografoaren sorkuntza hau, beraz, erronka zirraragarria da; izan ere, mimo handiz landu du, partitura baten osotasuna errespetatzeko eta idazkeran musikaltasuna aldarrikatzeko.

Thierry Malandainen Urtaroak obra koherentea da, bere azken balletetan hasitako bideari jarraitu baitio gizadiak izaki bizidunekin eta naturarekin dituen harremanen inguruan. Malandainek 80 koreografia baino gehiago sortu ditu, eta errepertorio koherentea sortzen jarraitzen du, balletari sakon lotua, lehentasuna emanez gorputz dantzariari, eta horren potentzia, birtuosismo, gizatasun eta sentsualtasunari. Zentzua eta estetika bilatzen ditu Madalainek, estilo intenporal eta soilaren bidez, eta ospe handia lortu du horrela nazioartean


Taldea


Koreografia: Thierry Malandain.
Jantziak: Jorge Gallardo.
Argiztapena: François Menou.
Jantzien diseinua: Véronique Murat, Charlotte Margnoux. Anaïs Abelren laguntzarekin.
Dekoratua egitea: Frédéric Vadé
Osagarriak egitea: Annie Onchalo
Dekoratu eta atrezoko laguntzaileak: Nicolas Rochais, Gorka Arpajou, Félix Vermandé, Raphaël Jeanneret, Christof t’Siolle, Txomin Laborde-Peyre, Maruschka Miramon, Karine Prins, Sandrine Mestas Gleizes, Fanny Sudres et Fantine Goulot
Balletaren maisuak: Richard Coudray, Giuseppe Chiavaro, Frederik Deberdt.

Balleta: 22 dantzari.

Saioak

19 – 19:30 h.
20 – 19:00 h.

Prezioa

18 - 36€ /beherapenak

Arriagaren lagunek:
% 25etik % 35erainoko DESKONTUA.

Taldeek, gazteek, 65 urtetik gorakoek, langabetuek, familia ugariek eta % 33tik gorako desgaitasuna dutenek:
% 25eko DESKONTUA.

Dantza profesionalek:
% 25eko DESKONTUA.

Azken orduko deskontua (aipaturiko kolektiboentzat, Arriagaren lagunentzat eta taldeentzat izan ezik):
% 50eko DESKONTUA

Azken orduko deskontua Arriagaren lagun gazteentzat:
% 70eko DESKONTUA.

Desgaitasuna duten pertsonek gurpil-aulkia badarabilte:
% 50eko DESKONTUA (eszenaurreko palkoan eta laguntzaile batekin).

Iraupena

60 min.

TOP