Isabel Díaz Morlánek La Canción para voz y piano en el País Vasco, entre 1870 y 1939 (2013) liburuan azaltzen duenez, ahotserako eta pianorako abesti asko konposatu ziren Euskadin urte haietan. Aretoko kantuak paper oso heterogeneoa izan zuen garai hartan, eta, gainera, jatorrizko sorkuntzaren eta obrak zabaltzeko beharraren artean ibili zen. Euskal burgesiaren errepertorioa askotarikoa zen: gaztelaniazko eta frantsesezko kantu kultuak, modaren arabera aldatzen ziren dantza-erritmoak, eta, askotan, doinu folklorikoetan oinarritutako kantuak, herriaren eta herri-klaseen kontzeptuaren ikuspegi erromantiko eta nostalgiko batetik sortuak. Bestalde, kontuan izan behar dugu XIX. mendearen azken hamarkadetatik aurrera musika-tradizio folklorikoak berreskuratzea sustatu zela Europako hainbat eskualdetan, bereziki kantutegiak, denbora luzez iturri agortezin izan zirenak kantu artistikoak konposatzeko.
Kantuaren generoan joera da idazlearen izena alde batera uztea, eta musika letraren gainetik jartzea. Baina, egia esan, poema baten «irakurle» gisa ikusten badugu kantuen konpositorea, musika poema horren interpretazioa da, eta, beraz, testua funtsezko elementua da kantua ulertzeko. Aita Donostia, Jesús Guridi, Emma Chacón eta Anita Idiartborde batera ditugu programa honetan. Horrela, emakumezko egileei bueltatu egin nahi diegu ukatu zitzaien lekua.
Taldea
Biolina: Aitzol Iturriagagoitia.
Pianoa: Susana García de Salazar.
Saioak
Prezioa
15€ /beherapenak
Arriagaren lagunek:% 25eko DESKONTUA.
Taldeek, gazteek, 65 urtetik gorakoek, langabetuek, familia ugariek eta % 33tik gorako desgaitasuna dutenek:
% 20ko DESKONTUA.
Desgaitasuna duten pertsonek gurpil-aulkia badarabilte:
% 50eko DESKONTUA (laguntzaile batekin).
Iraupena
75 min.