1605ean argitaratu zen madrigalen bosgarren liburua, zeina bere mezenasari, Mantuako Vicenzo Gonzaga dukeari, eskainia baitago. Infl exio puntu bat izan zen, bost ahotseko madrigal tradizionala madrigale concertato bihurtu zuelako, baxu kontinuoaren akonpaniamendua txertatuz azken 6 madrigaletan. Seigarren liburua 1614an argitaratu zen. L’Orfeo eta L’Arianna antzezlanetan bildu zuen esperientziaz baliatuz eta monodiaren berpizkundea aprobetxatuz, Monteverdik oreka berriak bilatu zituen, generoaren homogeneotasun polifoniko tradizionala hausteko.
Gerard Jones zuzendari britainiarraren proposamenean, hondamendi nuklear batetik bizirik irtetea lortu duten 5 pertsonek, hondamenditik salbatu den musika bakarra interpretatuko dute. Erlazio erromantikoak; naturari buruzko dokumental baten bideo zaharra; Monteverdiren bizitza pertsonala osatzen da, eta bera eta emaztea bikote zahar gisa agertzen dira. Ume batek eszena zeharkatzen du eta hainbat gai azalarazten dira, bizitza eta heriotza, pertsona nagusi edo jaioberri izaera. Monteverdiren emaztearen heriotza aztertzen da, eta hileta bat interpretatu. Emaztearen heriotzak eragindako tristura senti dezakete. Eta beste proiekzio batek galdu den mundu naturala erakusten die.
Claudio Giovanni Monteverdi (Cremona, 1567 – Venezia 1643) dugu Errenazimendutik Barrokorainoko trantsizio garaiko musikari handiena, eta baita ere historiako lehen operatzat jo den L’Orfeo obraren egilea.
Taldea
TALDE ARTISTIKOA
Zuzendaria: Gerard Jones
Zuzendari musikala: Carlos Imaz
Eszena: Gerard Jones & Matt Carter
Bideoa/Animazioa: Matt Carter
Argiztapena: Gerard Jones, Matt Carter
Jantziak: Donna Raphael
SEGRETO A VOCI AHOTS BOSKOTEA
Sopranoak: Ana Otxoa Pando y Ana Begoña Hernández
Mezzosopranoa: Alicia Manceras
Tenorea: Koldo Villar
Baxua: Mikel Zabala
ANTZEZLEAK
Nerea Martínez Martín, Garazi Ukola, Andrés Cortés,
Unai Baiges, Jon Ander Urresti
Bikote nagusia: Javier Gil Larrinaga y Mercedes Carreira
Haurra: Eder Dalmau Rozadilla
Ekoizpena: Teatro Arriaga
Saioak
20:00
Prezioa
18 euro /beherapenak
Arriagako lagunek: 13 euro