Ikuskizuna bertan behera
SARREREN ZENBATEKOAREN ITZULTZEA
Bertan behera geratutako ikuskizunetarako eskuratutako sarreren dirua berreskuratzeko, honela egingo da:
Sarrerak Internet bidez erosi badira, haien zenbatekoa automatikoki itzuliko da, ordainketa egiteko erabili zen finantza-txartela berberaren bidez ordainduta. Itzulketen bolumen handia dela eta, pazientzia eskatzen dugu.
Sarrerak antzokiko leihatiletan erosi badira, sarrerengatik ordaindutakoa itzuli egingo da ixtera bukatu eta gero, ohiko ordutegiaren barruan.
INFORMAZIO GEHIAGO
Arriaga Antzokiarekin harremanetan jarri zaitezke Informazio Bulegoan. Astelehenetik ostiralera, goizez 11:00tik 14:00etara eta arratsaldez 17:00etatik 20:00etara.:
- Telefonoz: 94 479 20 36
- E-maila bidez: informacion@teatroarriaga.eus
«Gudak, beste bitarteko batzuk erabiliz bada ere, negozioen jarraipena irudikatzen du. Hemen, ordea, negozio handiak ez daude umilen eskutan eta giza-bertuteak hilkor bihurtzen dira».
Bertolt Brecht
Arriaga Antzokiaren proiektu berri hau, produkzio propioa eta bertako talentuaren alde egiten jarraituz. Maria Goiricelaya, egungo euskal zuzendari gazte kementsu eta irmoenetakoa, Arriaga Antzokiaren lan berri honen moldaketaren arduraduna eta zuzendaria dugu. Emanaldia euskaraz zein gaztelaniaz ikus daiteke.
Gudak beti negozioa esan nahi izan du. Eta Ana Fierling jakinaren gainean dagoenez gero, bere bi seme eta alabarekin ankerkeriatik zehar ibiltzen da. Alderdi ezberdinei eta aldi berean bati ere ez zerbitzatzen dabiltzala, istorio tipiko hau biribiltzen da, gizakiaren biziraupenaren ankerkeria ardatz duena. Tragediaren aurretik materialismoa dago, gudaren ondorioz gizakiok sentiberatasuna galdu eta ikasi gabe jarraitzen dugu, huts berak egiten.
Egun basakeria telebistaren bitartez erabateko inmunitatez hartzen dugu. «Ama kuraia» honek Suedia, Alemania eta Polonia urruti izatearren, garai zehatzik gabeko gerra-lekura eramaten gaitu, zehaztu beharrik ez dagoena etengabe eguneratzen baitira bere erreferenteak tamalez.
Arriaga Antzokiaren produkzio berria
Taldea
Zuzendaria eta moldaketaren arduraduna: María Goiricelaya
Egilea: Bertolt Brecht
Euskarara moldaketa eta zuzendari laguntzailea: Kepa Errasti
Toki eszenikoa: José Luis Raymond (AAPEE)
Antzezleak: Itziar Lazkano, Ione Irazabal, Ane Pikaza, Eneko Sagardoy, Mikel Losada, Miren Gaztañaga, Iñaki Urrutia, Gabriel Ocina, Alfonso Díez, Aitor Borobia, Adrián Garcia de los Ojos, Mikel Martínez, Kepa Errasti.
Korua: Bilboko Koral Elkartearen Euskeria Korua
Zuzendaria: Urko Sangroniz
Jantziak diseinua: Betitxe Saitua
Mugimendu eszenikoa: Eva Guerrero
Musika: Zabala
Musika eta ahots moldaketak: Carlos Imaz
Soinu espazioa: Ibon Aguirre
Argitztaperen diseinua: David Alkorta
Bisualak: Estudio Gheada
Karakterizazioa: Ana Vega, Iratxe Artaza
Ekoizpenerako laguntza: Jemima Cano
Kolaborazioak: Oficios entre Bambalinas (Pabellón 6), Dantzerti – Euskadiko Arte Dramatiko eta Dantza Goi Mailako Eskola
Eraikuntzako diseinua: Mambo Decorados
Arriaga Antzokiaren produkzio berria
Saioak
Gaztelaniaz
18 - 19:30
19 - 19:00
20 - 19:30
21 - 19:30
22 - 19:00
Prezioa
7,50 - 21 € /beherapenak
Arriaga lagunak: %25-%35era bitarteko deskontua.Taldeak, gazteak, 65 urtetik gorakoak, langabetuak, familia ugarikoak eta %33ko desgaitasuna baino altuagoa dutenak: %25eko deskontua.
Antzerkiko profesionalak: %25eko deskontua.
Azken orduko deskontua (lehen aipaturiko taldeentzat, Arriaga lagunentzat izan ezik): %50eko deskontua.
Azken orduko deskontua Arriaga lagun gaztearentzat: %70eko deskontua.
Gurpil-aulkian dauden pertsona desgaituak: %50eko deskontua (eszenaurrean, palkoan eta lagun batekin).