«Gudak, beste bitarteko batzuk erabiliz bada ere, negozioen jarraipena irudikatzen du. Hemen, ordea, negozio handiak ez daude umilen eskutan eta giza-bertuteak hilkor bihurtzen dira».
Bertolt Brecht
Arriaga Antzokiaren proiektu berri hau, produkzio propioa eta bertako talentuaren alde egiten jarraituz. Maria Goiricelaya, egungo euskal zuzendari gazte kementsu eta irmoenetakoa, Arriaga Antzokiaren lan berri honen moldaketaren arduraduna eta zuzendaria dugu. Emanaldia euskaraz zein gaztelaniaz ikus daiteke.
Gudak beti negozioa esan nahi izan du. Eta Ana Fierling jakinaren gainean dagoenez gero, bere bi seme eta alabarekin ankerkeriatik zehar ibiltzen da. Alderdi ezberdinei eta aldi berean bati ere ez zerbitzatzen dabiltzala, istorio tipiko hau biribiltzen da, gizakiaren biziraupenaren ankerkeria ardatz duena. Tragediaren aurretik materialismoa dago, gudaren ondorioz gizakiok sentiberatasuna galdu eta ikasi gabe jarraitzen dugu, huts berak egiten.
Egun basakeria telebistaren bitartez erabateko inmunitatez hartzen dugu. «Ama kuraia» honek Suedia, Alemania eta Polonia urruti izatearren, garai zehatzik gabeko gerra-lekura eramaten gaitu, zehaztu beharrik ez dagoena etengabe eguneratzen baitira bere erreferenteak tamalez.
Arriaga Antzokiaren produkzio berria
Taldea
Zuzendaria eta moldaketaren arduraduna: María Goiricelaya
Egilea: Bertolt Brecht
Euskarara moldaketa eta zuzendari laguntzailea: Kepa Errasti
Toki eszenikoa: José Luis Raymond (AAPEE)
Antzezleak: Itziar Lazkano, Ione Irazabal, Ane Pikaza, Eneko Sagardoy, Mikel Losada, Miren Gaztañaga, Iñaki Urrutia, Gabriel Ocina, Alfonso Díez, Aitor Borobia, Adrián Garcia de los Ojos, Mikel Martínez, Idoia Merodio
Parte hartze berezia: Coro Euskeria de la Sociedad Coral de Bilbao
Koruaren zuzendaria: Urko Sangroniz
Jantziak diseinua: Betitxe Saitua
Mugimendu eszenikoa: Eva Guerrero
Musika: Zabala
Musika eta ahots moldaketak: Carlos Imaz
Soinu espazioa: Ibon Aguirre
Argitztaperen diseinua: David Alkorta
Bisualak: Estudio Gheada
Karakterizazioa: Ana Vega, Iratxe Artaza
Ekoizpenerako laguntza: Jemima Cano
Kolaborazioa: Oficios entre Bambalinas (Pabellón 6)
Eraikuntzako diseinua: Mambo Decorados
Arriaga Antzokiaren produkzio berria
BBK-ren laguntzaz.
Saioak
Urria
29 - 19:30
30 - 19:30
31 - 19:30
Azaroa
1 - 19:00
Prezioa
10 - 21€ /beherapenak
Arriagaren lagunek:%25-%35era bitarteko DESKONTUA.
Taldeek, gazteek, 65 urtetik gorakoek, langabetuek, familia ugariek eta % 33tik gorako desgaitasuna dutenek:
% 25eko DESKONTUA.
Antzerki-alorreko profesionalek:
% 25eko DESKONTUA.
Azken orduko deskontua (aipaturiko kolektiboentzat, Arriagaren lagunentzat izan ezik):
% 50eko DESKONTUA
Azken orduko deskontua Arriagaren lagun gazteentzat:
% 70eko DESKONTUA.
Desgaitasuna duten pertsonek gurpil-aulkia badarabilte:
% 50eko DESKONTUA (eszenaurreko palkoan eta laguntzaile batekin).
Iraupena
2:10